vLex (Euskaraz): Emaitzen zerrenda

Emaitzen zerrenda

vLex-en bilaketa bat egin ondoren, lortutako emaitzekin honako hau egin daiteke:

1. Bilaketaren emaitzak findu, iragazkiak erabilita. 

  • Goiko ezkerreko aldean bilduma edo eduki motaren arabera iragazteko aukera agertzen da (Legeria, Jurisprudentzia...)
  • Behealdean iragazki gehigarriak agertuko dira, goiko aldean aukeratutako iragazkiaren arabera.

2. Emaitzak garrantziaren eta beste irizpide batzuen arabera ordenatu.

3. Emaitza-kopurua bistaratu.

4. Aukera gehigarrietan sartu eta emaitzak karpetetan gorde, bilaketa-alarmak sortu eta emaitzen orria deskargatu.

5. Iradokitako “smart topics” interesgarriak eta gaurkotasunekoak erabili.

Iragazkiak

Iragazkiek bilaketa baten emaitzak fintzeko balio dute eta orriaren ezkerraldean daude.

Bilduma guztietan jurisdikzio, data eta edukiaren arabera iragazi ditzakezu kontratatutako planaren barruan edo honetatik kanpo.

Horrez gain, hautatutako bildumaren arabera, beste iragazteko aukera batzuk ere izango ditugu:

  • Legerian eta araudian, iturriaren, lurralde-eremuaren eta araudiaren arabera.
  • Jurisprudentzian, auzitegiaren, erabaki motaren eta kategoriaren arabera.
  • Administrazio-doktrinan, auzitegiaren, erabaki-motaren eta kategoriaren arabera.
  • Liburu eta aldizkarietan, iturriaren, iturri motaren eta kategoriaren arabera.
  • Kontratu eta formularioetan, iturriaren, dokumentu-motaren eta kategoriaren arabera.
  • Legegintza-ekimenetan, iturriaren eta kategoriaren arabera.
  • Hitzarmen kolektiboetan, lurralde-eremuaren, motaren eta jardueraren arabera.
  • Albisteak, iturriaren eta kategoriaren arabera.
  • Aldizkari ofizialetan, iturriaren, lurralde-eremuaren eta kategoriaren arabera.
  • “Prácticos vLex”-en, iturriaren eta kategoriaren arabera.