vLex (Euskaraz): Edukia irakurtzea eta deskargatzea

Deskarga

1.Deskargatzen hasi aurretik, kontuan izan behar dugu kapituluz kapitulu deskargatuko dela. Horretarako, nahi dugun kapituluaren gainean klik egingo dugu, eta goiko menuan, eskuinaldean, deskarga-ikonoa sakatuko dugu.

2. Dokumentuak deskargatzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.

Garrantzitsua!! : Liburuak deskargatzeko plataforman doako kontu bat sortzea beharrezkoa da.

Online irakurri

Nahi dugun lana aurkitu ondoren, online irakurtzeko, liburuaren izenburuaren gainean klik egingo dugu, eta, ondoren, kapitulu bakoitzaren gainean.

Aukeratutako kapituluan, testua irakurtzeko hainbat aukera ditugu:

1. Dokumentuaren aurkibidea: dokumentuaren barruan errazago nabigatzeko.

2. Testu-aukerak: Testuaren bistaratzea egokitzeko hainbat aukera (letraren tamaina, testu justifikatua).

3. Aktibatu irakurketa modua: Klik egin "Lector" aukeran.

Dokumentu bakoitzaren gainean klik eginda, "dokumentuaren fitxa teknikoari" buruzko datuak agertuko dira. Dokumentu motaren arabera, eduki gehigarria erakutsiko du, aipuak, erlazionatutako edukia edo arauaren bertsioak.

Dokumentu baten barruan, honakoa aurkituko dugu:

1. Dokumentuaren aurkibidea, testuaren edozein zatitara azkar sartzeko.

2. Dokumentuaren barruan bilaketak egiteko balio duen bilaketa-kutxa.

3. Bertsioak: “Legislación” bildumako dokumentuetan erabilgarri. Arauaren bertsioen zerrenda erakusten du, eta bertsio bakoitzean arauan egin diren aldaketak xehetasunez ikus daitezke.

4. Analisia: “Legislación” bildumak, beste arau batzuek zein arauri eragin dioten eta kontsultatzen ari garen arauak zein arauri eragin dion esango digu.

5. Honek aipatua: kontsultatzen ari garen dokumentua aipatu duten dokumentuak adierazten ditu. Aipatua izan baldin bada bakarrik egongo da eskuragarri aukera hau.

6. “Relacionados Vincent”-ek Vincent-en analisia aplikatzen du kontsultatzen ari garen dokumentuan, deskargatu eta berriro Vincent-engana igo beharrik gabe.

vLex-ek eskaintzen duen beste funtzionalitateetako bat da dokumentuen geure sailkapena sortu ahal izatea, dena gure beharren arabera antolatuta, karpeta eta gogokoen sistema baten bidez.

Menu nagusitik, pantailaren ezkerraldean, honako aukera hauek ditugu:

  • “Favoritos” bezala gordetako zure dokumentuak kontsultatu
  • Karpetak sortu
  • Kontsultatu oharrak erantsi dizkiezun dokumentuak (Documentos con marcas)

Dokumentu bakoitzera sartuta, goiko ezkerraldean, aukera hauek ikusten dira:

  • Dokumetua “Favoritos”-era bidaltzea
  • Dokumentua karpetetan artxibatzea
  • Dokumentua inprimatzea
  • Posta elektronikoaren edo sare sozialen bidez partekatzea edo kudeatzaile bibliografiko batera esportatzea

Itzulpen-tresnak hautatutako edozein dokumentu automatikoki itzultzeko aukera ematen digu.

1. Hautatu dokumentuaren eskuinaldean dagoen itzulpen-ikonoa.

2. Menuan sartu eta dokumentua zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun hautatuko dugu.

3. Aukeratu ondoren, dokumentua automatikoki itzuliko da hautatutako hizkuntzara, eta, besteak beste, deskargatu edo inprimatu ahal izango da.

4. Dokumentuaren jatorrizko bertsioa, itzulitako bertsioa eta aldi bereko testua ikus ditzakegu.