vLex (Euskaraz): Vincent

Vincent

Vincent laguntzaile juridiko birtuala da, eta, adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoko teknologien bidez, edozein dokumentu juridikotan aurkitzen ditu legezko aipamenak, aipatutako dokumentuak eta kontzeptu juridiko garrantzitsuenak.

Nola funtzionatzen duen

Pantailaren goiko aldean, eskuinean, Vincent-en ikonoaren gainean klik egingo dugu erabiltzen hasteko.

 1. Igo zure dokumentua

Gure dokumentua Word, Txt edo PDF formatuan igoko dugu. Segundo gutxiren buruan, Vincent-ek dokumentuan jasotako legezko aipuak, bertan aipatutako dokumentuak eta kontzeptu juridiko garrantzitsuenak aurkitzen ditu. Vincent-ek hautatuta dugun  jurisdikzioan bilatuko du.

2. Emaitzak berrikusi

Segundo gutxiren buruan, Vincent-ek, igo dugun dokumentuan, aztertutako kontzeptu juridikoekin, aipuekin eta aipatutako dokumentuekin zerikusia duten dokumentu guztiak aurkitzen ditu. Puntu honetatik aurrera, emaitza hauei vLex-en dauden iragazkiak aplikatu ahalko dizkiegu.

3. “Dirige a Vincent”

Atal honetan, pantailan zer emaitza mota bistaratu nahi dugun aukeratu ahalko dugu. "Dirige a Vincent" botoia sakatu aukera guztietara sartzeko.