Dokumentuaren irakurketa online
Erregistro batzuek testu osoa online eskuratzeko aukera izango dute.

- "Texto completo en línea" goitibeherako menuan klik eginez, dokumentua EBSCOhost irakurgailuan irekiko da.
- Pantailaren goiko aldean, erregistroa gordetzeko, aipatzeko edo kudeatzaile bibliografiko batera esportatzeko, proiektu bati gehitzeko, drive edo posta elektroniko bidez partekatzeko, deskargatzeko edo inprimatzeko aukerak ikusiko ditugu, bai eta dokumentuaren barruko bilaketa-botoi bat eta dokumentua ozen irakurtzeko botoi bat ere.
- Online testu osoko dokumentuek, gainera, itzulpen-funtzioa dute.
