Bilaketa bat egitean adierazi ditugun irizpideak betetzen dituzten emaitzen zerrenda osoa jasoko dugu:
Izenburuaren gainean dokumentu mota zehazten da: argitalpen arbitratuak, akademikoak, aldizkakoak, etab.
Erregistro bakoitzean, beheko aldean, testu osora sartzeko aukerak dituen botoi bat aurkituko dugu (PDF, online sarbidea).
Izenburuaren azpian dokumentuaren oinarrizko informazioa eta laburpena agertzen dira.
Emaitza jakin baten erregistrora sartzeko, haren tituluaren gainean klik egingo dugu.
Emaitzak gordetzeko eta beste batean ikusi ahal izateko, ziurtatu saioa kontu pertsonalean hasia dagoela (Ikusi LibGida honetako Mi EBSCOhost atala).
Emaitzak garrantziaren, data berrienaren edo data zaharrenaren arabera ordenatu daitezke.
2. Emaitzak iragaztea
Bilaketa kaxaren azpian dagoen "Todos los filtros" botoiaren bidez, emaitzak dataren, iturri motaren, gaiaren, argitalpenaren, hizkuntzaren eta abarren arabera iragaz ditzakegu..
Lortutako emaitzak gehiago doitzeko, hainbat irizpide sar daitezke goiko aldeko bilatzailean, eta aplikazioak iragazki desberdinekin bat datozen emaitzak bilatuko ditu.
Orrialde-aukerak
"Mostrar: 10" atalean, emaitzak bistaratzeko formatua alda dezakegu, hau da, orrialdeko emaitza kopurua: