eLibro (Euskaraz): Bilaketak

Bilaketa azkarrari esker ("Búsqueda rápida"), esaldi bat edota gako-hitz batzuk erabiliz, azkar egin daiteke interesatzen den bilaketa. Horretarako, hitz bat edo esaldi bat sartu eta "Intro" sakatu.

  • Bilaketa azkarra edozein hizkuntzatan dagoen eta edozein gairi buruzko dokumentu mota guztietan gauzatuko da.       

  • Dokumentu guztien atal desberdinetan bilatuko du sartutako hitza edo esaldia: testu osoan, izenburuan, egilean, editorialean eta gaian.

Goiko menutik, dokumentuen Iragazki bidezko bilaketa ("Búsqueda Filtrada") aukera erabil daiteke. Horretarako, bilaketa-terminoak sartu eta iragazi nahi diren irizpideak aplikatu behar dira, emaitza zehatzagoak lortzeko.

Hona hemen iragaz daitezkeen kategoriak: dokumentu mota, hizkuntza, argitalpen urtea, ikasgaia, argitaletxea, egilea, gaia edo formatu mota.

Bilaketa aurreratuak ("Búsqueda Avanzada") emaitzak hobeto fintzeko aukera ematen du. Bilatzeko irizpide ugari daudenez, estrategia konplexuagoak sor daitezke, eta zehaztu daiteke zein informazio espezifiko eta indexatutan egin nahi den bilaketa. Erabiltzaileak nahi dituen bilaketa-irizpide guztiak gehi ditzake.

Besteak beste: gako-hitzak, izenburua, egilea, gaia, bilduma, argitalpen-urtea, ISBNa, editorea…

Bilaketak gordetzeko aukera dago, berriro kontsultatu ahal izateko, betiere erabiltzaileak saioa hasita baldin badu.

undefined

Gaiaren araberako bilaketa ere egin daiteke; horretarako, “Temas” atalean gai jakin batzuen zerrenda bistaratzen da eta gaitik gaira nabiga daiteke.