eLibro (Euskaraz): Hasiera

eLibro

Zer da eLibro?

eLibro liburu elektronikoen plataforma bat da, batez ere gaztelaniaz eta ingelesez idatzitakoak. Diziplina akademiko guztiak barne-hartzen ditu. Gainera, aldizkarietako artikuluetara eta doktore-tesietara ere ematen du sarbidea.

Mundu mailako 600 argitaletxe eta unibertsitateko argitaletxe baino gehiagotatik datozen 80.000 titulutik gora eskuratzeko aukera eskaintzen du, eta hilero eguneratzen da 1.000 titulu baino gehiagorekin.

Nabigatzaile guztiekin bateragarria da, eta ordenagailuetatik edota iOS eta Android sistema eragileko gailu mugikorretatik (smartphoneak, tabletak) online nahiz off-line irakurtzeko aukera ematen du. 

Sarbidea

Bi kontsulta-mota daude:

  • Online irakurketa. Liburua plataforman integratutako bisore batean irekitzeko eta liburuaren eduki osoa kontsultatzeko aukera ematen du.
  • Deskargatzea. Liburua deskargatu eta 7 egunez eduki osoa kontsultatzeko aukera ematen du. Plataforman erregistratu behar da, erabiltzaile-kontu bat sortuz.

Identifikazioa

Liburu osoak deskargatzeko edota online irakurtzen denean liburua landu ahal izateko (oharrak, laster-markak... gehituz), beharrezkoa da eLibron-n erregistratuta eta identifikatuta egotea. Hau da, erabiltzaile-kontu bat sortu behar da plataforman bertan.

Kontu bat sortzea erraza eta doakoa da. Lehen aldiz erregistratzeko, "Registrarse" botoia sakatu behar da goiko menuan. Hurrengo aldietan, "iniciar sesión" botoia sakatuz sartuko gara plataforman.

Behin identifikatuta, aukera daukagu:

  • Orrialde- edo kapitulu-tarte bat deskargatzeko.
  • Liburu oso bat deskargatzeko, eLibro APParen bidez off-line irakurri ahalko duguna.
  • Apalategi pertsonalean (Estantería-n) interesgarriak zaizkigun liburuen estekak gordetzeko.
  • Liburuen barruan oharrak idazteko.
  • Liburuen barruan paragrafoak koloreekin nabarmentzeko.
  • Karpetak sortzeko (Estantería-n), interesgarriak zaizkigun liburuak antolatu ahal izateko.
  • Karpetak partekatzeko edota gorde ditugun liburuen estekei dagokien informazioa posta elektronikoz bidaltzeko.

undefined