eLibro (Euskaraz): Liburu bat deskargatzea

Kontuan hartzekoa

Plataforma honetan liburuak deskargatzeak berezitasun hauek ditu:

  • eLibro-n kontu bat izan behar da nahitaez.
  • Deskargatutako liburuek 7 egun igaro ondoren baliogabetzen zaien babesa dute. Hala ere, posible da liburu bera nahi bezain bestetan deskargatzea.
  • Deskargatutako liburua ireki ahal izateko, nahitaezkoa da software bat instalatzea, irakurri behar den gailuaren sistema eragilearen araberako software bat. Plataformak berak gidatzen du erabiltzailea urratsez urrats.

eLibro-k aplikazio berria estreinatu du. "Deskargar a dospositivo" klikatzean mezu hau agertuko da:

Liburu bat deskargatzea

Liburu bat deskargatzen hasteko, erregistratu eta saioa hasi ondoren, "Deskargatu gailura" ("Descargar a dispositivo") botoian klik egin. 

Liburu bat deskargatzen den lehen aldian, eLibro-ra sartzeko erabiliko den plataforma hautatu beharko da:

eLibro-k tutorial espezifiko bat eskaintzen du plataforma bakoitzerako, eta bertan zehazten dira jarraitu beharreko prozedura guztiak.

Aplikazioa instalatu ondoren, zuzeneko sarbidea gure gailuaren (telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua) Mahaigainean ezarriko da.