Goiko menuan dagoen "Bases de datos" estekan klik eginez, Liburutegiak sarbidea duen Datu-base guztiak erakusten dira:
Datu-base bakarrean bilatu nahi izanez gero, bere izenaren gainean klik egin
Aldi berean Datu-base batean baino gehiagotan bilatu nahi izanez gero, interesatzen direnak hautatu, haien izenburuaren ondoan dagozkion laukiak markatuz eta "Usar bases de datos seleccionadas" sakatu
Bilaketak egitean, Datu-baseen aukeraketa aldatu nahi izanez, goiko menuan dagoen "Bases de datos" estekan klik egin:
Datu-base bakarrean bilatuz gero, egin klik "Cambiar bases de datos" estekan:
Bi kasuetan, orduan uneko Datu-basea alda daiteke edo datu-base gehiago gehi daitezke kontsultan, dagozkion laukiak markatuta edo desmarkatuta.