ORCID (Euskaraz): Kontua sortzea eta profila osatzea

Kontua sortzea

ORCID-en kontu bat sortzea doakoa eta oso erraza da! 

1. ORCID-en webgunean sartu:

2. "Iniciar sesión/Registrarse" botoian klik egin ORCID ID bat lortzeko

3. Inprimakia bete eta "Registrarse" sakatu:

 

ORCIDen kontua sortu ondoren, ikertzaile-profilari informazioa gehitu behar zaio. 

ORCID erregistro batean honako hauei buruzko informazioa txertatu daiteke: 

  1. Lan-bizitza
  2. Prestakuntza akademikoa
  3. Jarduera profesionalak
  4. Norberaren lana babesteko finantzaketa
  5. Norberaren argitalpenei buruzko informazioa

Atal horietako bakoitzean sartzen diren datu guztien pribatutasun-maila konfigura daiteke.

Eremu guztiak bete ondoren, antzeko profila azalduko da:

José María Benlloch Baviera-ren profilaren adibidea, 2014ko Leonardo Torres Quevedo Ikerketa Sari Nazionala, Ingeniaritzen arloan