ORCID (Euskaraz): Argitalpenak gehitzea

Lan bat eskuz gehitzeko, "Obras" atalean, "Agregar" hautatu, eta gero "Enlazar manualmente":

Agertzen den leihoan, osatu beharreko eremuen zerrenda bat agertzen da. Formularioa bete ondoren, "Guardar cambios" botoian klik egin:

Komenigarria da ORCID kontua Web of Science-eko kontuarekin lotzea. Horrela, zuzenean gehitu ahal izango zaizkio ORCID-i argitalpenak WoS-en eta alderantziz:

1. Web of Science-eko profiletik, "Publications" eta "Sync with ORCID" klikatu:

2. ORCID eta Web of Science-eko kontuen arteko lotura ere kudeatu daiteke "Settings" atalean:

3. Jarraian, ORCID hautatu:

Scopus-en argitalpenak egonez gero, komeni da ORCID kontua Author Identifier de Scopus-ekin lotzea. Horrela, zuzenean gehitu ahal izango zaizkio ORCID-i Scopus-eko gure argitalpenak. Hori egiten hasteko modu ezberdinak daude:

1. ORCID-etik, “Obras” atalean, hautatu "Agregar" ► "Buscar y enlazar" ► "Scopus to ORCID" (agertzen den leihoan):

2. Scopus-etik, egilearen profilean, "Connect to ORCID" hautatu:

 

3. Esteka honen bidez:

BibTex fitxategien bidez lan bat gehitzeko, "Obras" atalean, "Agregar" eta gero "Añadir BibTex " hautatu. Jarraian, gehitu nahi den BibTex formatuko fitxategia hautatu ordenagailutik.

Lan bat bere DOI edo PubMed ID bidez gehitzeko, "Obras" atalean, "Agregar" hautatu eta, ondoren, dagokion aukera.

Jarraian, gehitu nahi den argitalpenaren DOI edo PubMed ID sartu eta "Retrieve work details" sakatu.

Informazio gehiago