Google Scholar Citations (Euskaraz): Euskara

Google Scholar Citations

Indarguneak eta ahulguneak

  • Jasotako aipuen eta gure H indizea eta i10-indizearen jarraipena erraz egiteko aukera ematen du
  • Aipuei eta artikulu berriei buruzko alertak sortzeko aukera ematen du (norberarenak edo beste autore batzuenak)

  • Bere kalkuluetan hainbat iturri sartzen ditu, PowerPoint-eko aurkezpenak eta Word-eko dokumentuak barne, eta balore bera ematen die
  • Artikulu bera aipatzeko aldaerek aipu bat baino gehiago eman dezakete

Google Scholar Citations Google Scholar-ren produktua da. Google Scholar-ren argitaratutako eta jasotako dokumentuak erakutsiko dituen profila sortzeko aukera ematen die autoreei. Era berean, eta modu errazean, beren argitalpenetako aipuen jarraipena egiteko aukera ematen die: beren argitalpenak nork aipatzen dituen egiaztatzea; grafikoa, aipuek denboran izan duten bilakaerarekin, eta zenbait aipu-adierazle.

Ikertzaile bakoitzaren profila argitara daiteke. Google Scholar-ren emaitzen ondoan agertuko da, norbaitek autore horren izenaren araberako bilaketa egiten duenean.

Google Scholar-reko profil publiko baten adibidea

Google Scholar Citation-eko profil baten adibidea

  1. Google Scholar-ren Mi Perfil ikonoan klikatu:

  1. Erregistratzeko formularioa bete:

Zure argitalpenak bilatu, identifikatu eta gehitu:

  • Artikulu-multzoak gehitzea: Google-ek profilaren izenari lotutako artikuluak antzematen ditu eta multzokatuta eskaintzen ditu
  • Artikuluak gehitzea: aurreko aukeraren antzekoa, baina autoreka taldekatu gabe
  • Artikulua eskuz gehitzea: eskuz betetzeko formulario bat irekiko da

Zure artikuluen eguneraketak konfiguratu:

  • Automatikoki: Google-ek argitalpen berriak antzematen ditu eta automatikoki sartzen ditu profilera
  • Sistemak mezu elektroniko bat bidaliko du argitalpen berriekin, eta argitalpen horiek gehituko ditugu, edo ez.

"Combinar" aukeraren bidez, bikoiztutako erreferentzia bibliografikoak batera daitezke:

Ikertzailearen profiletik alertak sor daitezke. "Seguir" sakatuz, zer alerta-mota sortu nahi dugun eta zein helbide elektronikotan jaso nahi dugun aukeratuko dugu. Alerta-aukerak hauek dira:

  • Autoreak artikulu berri bat gehitu duenean jakinarazpena jasotzea.
  • Autore horri buruzko aipu berriak daudenean jakinarazpen bat jasotzea.
  • Autore horren ikerketarekin zerikusia duten artikulu berriak gehitu direnean jakinarazpena jasotzea.

Profil pertsonalaren alertak profila publikoa bada lor daitezke.

Aipu-kopurua sakatuta argitalpena aipatzen duten dokumnetuei buruzko informazioa ikusiko da:

Google Scholar Citations-ek hiru adierazle ditu ikertzailearen produkzio osorako eta azken 5 urteetarako:

  • Aipuak: guztira jasotako aipuak
  • H indizea: autore batek H indizean x badu, gutxienez x aldiz aipatu diren x argitalpen ditu
  • i10 indizea: autore batek idatzi dituen eta gutxienez hamar aipamen jaso dituzten lan akademikoen kopurua adierazten du

Zoritxarrez, ez dugu bermatzen Google Scholar Citations-ek eskaintzen duen aipuen analisia zehatza izango denik; izan ere, Google Scholar Citations-ek bere jarraibideekin bat datozen webguneetan dauden artikuluak hartzen ditu soilik:

Sarrera publikoko dokumentuei buruzko informazioa ere ematen da, zenbat dauden eskuragarri eta zenbat ez, jasotako finantzazio aitorpenen eta kasuan kasuko agentzien finantzaketa eskakizunen arabera:

Google Scholar-ren kasuan, IDa izkutaturik azaltzen da profilaren URLan.

Autore-identifikatzailea = eta & ikurren artean "user="ren ondoren dagoen karaktere-katea da (hasieran gidoiak izan ditzake, letra xehez / larriz gain):

Profila garbi mantendu eta maiz errebisatu:

  • Zeure azken artikuluak gehitzea
  • Zureak ez diren artikuluak kentzea
  • Zuzenak ez diren artikulu deskribapenak zuzentzea
  • Bikoiztutako erregistroak batzea

Beste gomendio batzuk:

  • Profilera itxura profesionaleko irudia igotzea 
  • Zeure korreo instituzionala baieztatzea
  • Unibertsitateko webgunerako esteka sartzea
  • Zeure profila publikoa bihurtzea