Legalteca (Euskaraz): Bilaketak

Bilaketak Liburutegian

Gure Liburutegian bilatzeko, goiko eskuineko kutxan nahi dugun terminoa edo terminoak idatziko ditugu eta gero "Buscar" botoian klikatuko dugu. Bilatzaileak gure Liburutegian eskuragarri ditugun argitalpen guztiekin lan egiten du eta argitalpen horien eduki guztian bilatzen du. Bilaketa kutxan lehen letrak idazterakoan, obren iradokizunak agertzen hasiko dira.

Emaitzak bi bloketan bistaratuko dira:

  1. Mis Publicaciones: erlaitz honetan gure Liburutegian eskuragarri dauden izenburuak jasotzen dira.
  2. Más en Legalteca: erlaitz honen emaitzak dendan eros daitezkeen izenburuei dagozkie.

Emaitzak obraren edukiaren barruan bilatutako terminoaren kointzidentzia-kopuruaren arabera ordenatuta agertuko dira. Nahi dugun obran klik eginez sartuko gara, bertan, bilaketaren emaitzak ikus genezake.

Lortutako emaitzak gehiago doitzeko, Legaltecak eskaintzen dituen filtroak erabil ditzakegu: Tipo de publicación, Marca edo Categoría.