Legalteca (Euskaraz): Obra baten irakurketa

Argitalpen bat ireki ondoren, hainbat modutan bila dezakegu:

  1. Aurkibidean nahi dugun izenburuan klikatuz gero, Legaltecak puntu konkretu horretara eramango gaitu.
  2. Aurkibidearen barnean kontzeptu bat aurkitzeko, edukien zerrendaren gainean dagoen bilaketa barra erabiliko dugu.
  3. Argitalpenaren barnean edukia bilatzeko, goian eskuinean dagoen luparen ikonoan klikatu beharko dugu.

Obra bat irakutzen ari bagara, haren aurkibidera joan gaitezke goiko ezkerreko hiru lerroen ikonoan klik eginez.

Horrela ikusiko da aurkibidea zabaltzen denean:

Legaltecak aurkibidea PDF formatuan gordetzea ahalbidetzen du, obraren atal bakoitzerako hiperestekak sortuz.

Bistaratze-doikuntzetara sartzeko, goiko eskuinaldeko engranaje formadun ikonoan klik egin, eta, ondoren, "Tamaño/Configuración" aukeratu.

             

Tonua doitu

Irakurketa errazteko hiru bistaratze hauen artean aukeratu dezakegu: beltza zuriaren gainean, beltza sepiaren gainean edo zuria beltzaren gainean. Interesatzen zaigun aukera hautatu, erdialdean aurreikusi dezakegu emaitza, eta, aukeratu ondoren, "Aplicar cambios" botoian klik egingo dugu.

Letra-tamaina handitu ala txikitzeko

Irakurketa errazteko hainbat letra-tamainen artean aukeratu dezakegu. Kurtsorea nahi dugun letra tamaina lortu arte mugituko dugu, erdialdean aurreikusi dezakegu emaitza, eta, aukeratu ondoren, "Aplicar cambios" botoian klik egingo dugu.

Mi Lector-en bistaratzea orri batetik bira, edo alderantziz, aldatu

Irakurketa errazteko zutabe kopurua aldatu daiteke. Erdialdean aurreikusi dezakegu emaitza, eta, aukeratu ondoren, "Aplicar cambios" botoian klik egingo dugu.

Obra konkretu batzuetan,  legedia eta jurisprudentzia zitatzerakoan, Wolters Kluwerreko Datu Baseetara esteka ezberdinak azaltzen dira, bertan zita horien testu osoak azaltzen dira.

Liburutegia Wolters Kluwerreko Datu Base hauetara abonatua dago: