RefWorks (Euskaraz): Hasiera

Interesa dakizuke...

RefWorks beste kudeatzaile bibliografiko batzuekin alderatzen lagun diezazukeen LibGida:

Zer da RefWorks?

RefWorks bibliografia eta dokumentu kudeatzaile bat da, eta honako aukera hauek eskaintzen ditu:

  • Dokumentuak eta erreferentzia bibliografikoak online kontu berean gordetzea
  • Dokumentuak idaztea eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzea, elkarrekin komentatzeko
  • Bibliografia solteak, testu barruko aipuak edota oin-oharrak sortzea Microsoft Word-en eta Google Docs-en

Bibliografia kudeatzaile tradizionalen aldean dituen abantaila nagusiak hauek dira:

  • Kontuan gordetako dokumentuak idazteko eta azpimarratzeko aukera ematen du; eta ikerketa, aipuak eta bibliografiak aldi berean egin daitezke
  • Dokumentu bat pertsona desberdinek komentatzeko aukera ematen du, ikerketa taldeen jarduerak erraztuz
  • Erreferentziak erraz lortzeko aukera ematen du, klik bat eginez

RefWorks. Aurkezpena