RefWorks (Euskaraz): Aipuak eta bibliografiak Word-en

Suite Office 2016 eskuratzea

Laguntza behar duzu RefWorks-ekin?

RefWorks-i buruzko galderarik baduzu edo laguntza teknikoren bat behar baduzu:

Jar zaitez harremanetan Liburutegiarekin:

Jar zaitez harremanetan RefWorks-en ekipo teknikoarekin:

Eman izena Liburutegiko prestakuntza-saioetan:

Aipuak eta bibliografiak Word RefWorks Citation Manager bidez

 Garrantzitsua! Write-N-Cite laster zaharkituko da, eta ez da RefWorks-ekin bateragarria izango. RefWorks Citation Manager-ek (RCM) berdina egiten du, bai Word-en eta bai Word Online-en, eta maiz eguneratzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa da RCMra aldatzea eta, horrekin, dokumentu guztiak ere.

2024 apirilean ezabatu zen WnC instalatzeko aukera RefWorks-en orrialdetik, eta 2025eko apiriletik aurrera WnC-ren autentifikazioak ez du berriro funtzionatuko. Beraz, erabiltzaileek WnCtik RCMra migrazioa egin beharko dute. 

WnC-ren erabiltrzailea bazara, RCM erabiltzera pasatu beharko zara. Prozesu horretan, bi aukera izango dituzu: aldaketa egin aurretik dokumentuak bukatu edo dokumentuak bukatu aurretik RCMra migratu, haiekin lanean jarraitu ahal izateko. 

Microsoft Officek Worden duen dendaren bidez instalatu ahal izango duzu RCM. Instalatu, saioa hasi eta WnC dokumentu bat irekitzen duzunean, WnC-tik RCMra aldatzeko prozesua automatikoki hasiko da.

Prozesu horri esker, WnC dokumentuaren testuaren erreferentziak, orri-oinak, amaierako oharrak eta bibliografia RCM baliokideetan bihurtuko dira. Horrela, zure dokumentuaren bertsio berri bat izango duzu.

Dokumentuaren kopia bat Word-en gordetzea gomendatzen da migrazio-prozesua hasi baino lehen.

Urrats hauek jarraitu WnC-tik RCMra aldatzeko:

  1. RCM instalatu.
  2. Ireki Word dokumentu bat.
  3. Sartu RCM-ra eta jarraitu migrazioa osatzeko adierazten den prozesua.
  4. Errepikatu urrats hauek WnC-rekin sortutako Word dokumentu guztietan.
  5. WnC desinstalatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu hurrengo esteka:

Garrantzitsua! Deustuko Unibertsitateko erabiltzaile guztiek dute Office 365 doan eskuratzeko aukera. Horretarako, office.deusto.es helbidera jo behar da eta posta instituzionaleko@deusto/@opendeusto kontuarekin logeatu:

Informazio gehiago Zerbitzu Informatikoaren blogean (logina behar da):

1. Office 365-ren bertsiorako (Office 2016), osagarria Microsoft-en dendan lortzen da, eta Word-etik bertatik sartzen da bertara, Insertar atalean:

2. Bilaketa-eremuan, RefWorks sartu behar da, eta, ondoren, RefWorks Citation Manager osagarriaren gainean klik bikoitza egin:

3. Instalazioa egin ondoren, RefWorks Citation Manager-rerako zuzeneko sarbidea agertuko da goiko menuan:

undefined

1. Lehenik eta behin, RefWorks-era sartuko gara goiko menuan RCM botoiaren gainean klik eginda, eta RefWorks Citation Manager-rera sartzeko erlaitzean klik eginda:

undefined

2. Ondoren, eskuineko ertzean kontrol-panel bat irekiko da, eta bertan identifikatu beharko dugu gure burua, RefWorks kontuan saioa hasteko.

3. Identifikatu ondoren, menu nagusian honako hauek aurkituko ditugu: (1) gure erregistroak gordeta dituen zerrenda, (2) erabilerako aipuaren estiloa eta (3) hasierako orrirako sarbidea:

undefined

4. Hasierako orrialdetik honako hauek egin ditzakegu: aipuaren estiloa hautatu, gure erreferentziak eguneratu, bibliografia aktibatu, hizkuntza aldatu eta euskarri teknikora sartu:

undefined

5. Formatu bibliografikoa aldatzeko, aipuen estiloetan klik egingo dugu. Lehenetsita, RefWorks-ek erabiltzen diren azkenak ematen ditu, baina bilaketa autoosatu bidez egiteko aukera ematen du, baita gure estilo gustukoenak hautatzeko aukera ere:

undefined

6. Erregistro bat aukeratzean, bi aipu mota sar ditzakegu:

  • Aipamenak testuaren barruan. Testuan bakarrik hautatuz edo hau zuzenean aipatuz:

undefined

  • Oin-oharrak. Oinean oharra hautatuz eta orri-oinaren eremuan klik eginez aipua dagokion lekuan sartzeko:undefined

7. Azkenik, aipuaren gainean klik eginda, editatu eta ezabatu ahal izango ditugu:

undefined

RefWorks Citation Manager osagarriak dokumentuaren amaieran bibliografia sortzea ahalbidetzen du, nahiz eta hori lehenetsita mantentzen den. Aukera hau gaitzeko, bibliografian klik egin besterik ez, hasierako orriko menuan:

undefined