Dozimotekak psikologia eta hezkuntzako testak biltzen ditu, baita libururik ez duten psikologian eta pedagogian esku hartzeko programa batzuk ere.
Eskuragarri dauden testen zerrenda jaitsi eta kontsulta ezazu ondorengo estekan:
Dozimotekako testak eta beste material batzuk kontsultatzeko edota mailegatzeko, jaitsi eta bete ezazu honako eskaera orria:
Test bat eskatu ahal izateko beharrezkoa da eskaera orria Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle batek sinatzea.
Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Hezkuntzako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu:
Atzeratuta itzultzeagatik 3 egun naturaleko penalizazioa egongo da, mailegatutako test bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.
Test bat galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta test hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.
Mailegua non eskatu
Liburutegiko sarrerako mostradorean (Bilboko campusa)
Kontsulta egiteko eta/edo mailegua eskatzeko eta itzultzeko ordutegia (Irailaren 19tik aurrera)
Argibide gehiagorako eta Dozimotekari buruzko kontsultak egiteko, bidali e-mail bat hona: docimoteca@deusto.es