Océano Discovery Library (Euskaraz): Erregistro zehatza

Liburuak eta aldizkari fisikoak erraz identifikatzen dira, “Liburutegian eskuragarri” literala baitute:

Izenburuaren gainean klik eginez gero erregistro zehatza ikusiko dugu. Bertan honako informazioa aurkitu dugu:

  • Aleen kokapena eta signatura
  • Aleen eskuragarritasuna
  • Erabiltzaile mota bakoitzaren mailegu politika
  • Egoera: apaletan, noiz arte mailegatua
  • Eskaera egiteko botoia, ala behar den kasuetan
  • Erregistro bibliografikoaren informazioa: izenburua, egilea, materia, editorea, ...

Hala ere, "Xehetasunak" atalean, "Funtsak" izenburuan, aldizkari edo publikazio periodikoen kasuan, liburutegian eskuragarri dauden argitalpenen urte-tartea adierazten da.

Beste aukera bat ere izango genuke. Bertsio elektronikoa daukaten liburu fisikoen kasua. Océano-n, informazio hau “Beste formatu batzuk” atalean ikusi dezakegu. “Disponible también en linea con clave de acceso”, agertzen zaigunean.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Funts elektronikoak (e-artikuluak, e-liburuak, …) erraz identifikatzen dira, “Testu osoa eskuragarri” literala baitute:

Izenburuaren gainean klik eginez gero erregistro zehatza ikusiko dugu. “Ikusi” atalaren bidez posible da zuzenean dokumentuaren testu osora sarbidea izatea, hau eskuragarri egonez gero. Erregistroak esteka ugari baditu, euretariko batean klik egin behar da errekurtsoa orrialde berri batean ikusteko.

“Xehetasunak” atalean erregistro bibliografikoaren informazioa aurkituko dugu: izenburua, egilea, editorea, data…


Adibide honen kasuan, formatu elektronikoarako sarbide estekak eLibro-ra eramaten gaitu, non dokumentua kontsulta dezakegun:

 

"Bidali" ataleko aukerak

Erregistro guztietan "Bidali" atala aurkituko dugu. Honakoa ahalbidetzen digu:

  • Erregistroak Bibtex-era esportatzea
  • Ris fitxategia deskargatzea
  • Erregistroak RefWorks-era esportatzea
  • Erregistroak EndNote-era esportatzea
  • Aipua ikusi eta kopiatzea
  • Esteka iraunkorra ikusi eta kopiatzea
  • Inprimatzera bidaltzea
  • Posta elektronikoz bidaltzea