Océano Discovery Library (Euskaraz): Emaitzak araztea

Emaitzak araztea

Bilaketa baten emaitzak arazteko aukerak emaitzen eskumako aldean dauden fazetetan aurkituko ditugu, horrela ahal izango dugu:

  • Emaitzak zabaltzea
  • Testu osoaren barruan bilatzea
  • Bakarrik erakustea Peer-reviewed aldizkariak, Baliabideak linean, Liburutegian eskuragarri edo Sarbide irekiko emaitzak 
  • Emaitzak honako irizpide hauen arabera araztea: jakintzagaia, sortzailea, bilduma, sortze-data, Liburutegia, baliabide mota, hizkuntza, LCC sailkapena eta aldizkarien izenburua
  • Terminoak baztertzea eskuineko laukia markatuz

Arazteko irizpide bat aukeratu ostean, azken hau goialdean agertuko da, “Erabilitako filtroak” atalean. Arazteko irizpide bat ezabatzeko, aukeratu ditugun irizpide ezberdinen artean ezabatu nahi dugunaren ondoan agertzen den “X”-ean klik egin, edota aukeratu "Filtroak ezabatu" guztiak kentzeko.

Era berean, bilaketa eredu finkoa ezartzeko, aukeratu "Filtro guztiak gogoratu" edo klik egin giltzarrapoan banaka blokeatzeko.

Behin arazteko irizpide bat hautatuta, behealdean “Filtroak ezarri” aukera agertuko da. Aukera horretan klik eginez gero, hautatutako fintze-irizpideak kontuan hartuta egindako bilaketaren emaitzak erakutsiko dira. Era berean, bilaketa eredu finkoa ezartzea posible da, filtroak blokeatuz giltzarrapoaren aukeraren bidez. Era berean, “Filtro guztiak gogoratu” aukera hautatuta, saio osoan zehar aktibatuta dauden filtroak mantendu daitezke, termino berri bat sartzean berriz hasi gabe. Filtro bakarra ere blokeatu daiteke: haren izenean klik eginez eta, ondoren, giltzarrapoan klik eginez.