Océano Discovery Library (Euskaraz): Liburutegiko txartela

Liburutegiko txartela

Gure burua @deusto edo @opendeusto kontuko erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatu ostean, Océano-n gure espazio propiora sarbidea dugu:

Atal honetan, besteak beste, honakoa egin dezakegu:

  • Indarrean ditugun maileguak ikustea
  • Norberaren erreserbak eta eskaerak zertan diren jakitea
  • Isunen inguruko informazioa kontsultatzea

Gure maileguen egoera ezagutzeko ezinbestekoa da gure burua identifikatzea. Identifikatuta egonik, goiko menuan “Liburutegiko txartela” atalean klik egin:

“Maileguak” edo “Mailegu guztiak ikusi”-ren gainean klik egin:

Atal honetan maileguan ditugun liburuak ikusi ditzakegu eta hauek noiz itzuli behar diren. Itzultzeko epea gaindituta badago erloju baten ikonoa agertuko da liburuaren ondoan.

Mailegu bakoitzari buruzko informazio gehiago lortzeko geziaren gainean klikatu:

Gure maileguen historikoa ikusteko, “Gaur egungo maileguak” jartzen duen goitibeherako menuan "Maileguen historikoa" aukeratu:

Norberaren erreserbak eta eskaerak zertan diren jakiteko ezinbestekoa da gure burua identifikatzea. Identifikatuta egonik, goiko menuan “Liburutegiko txartela” atalean klik egin:

 

“Eskaerak” edo “Eskaera guztiak ikusi”-ren gainean klik egin:

Atal honetan momentuan ditugun eskaerei eta erreserbei buruzko informazioa aurkituko dugu:

  • Eskaeraren edo erreserbaren egoera: prozesuan, jasotzeko zain…
  • Eskaera edo erreserba non jaso behar den

Eskaera edo erreserba bakoitzari buruzko informazio gehiago lortzeko geziaren gainean klikatu:

Eskaera bat ezabatu nahi badugu “Ezabatu” estekaren gainean klik egin. Orrialde berri batean, eskaera ezabatu nahi dugula baieztatzea eskatuko digu:

Liburutegiko funtsen eskaerak eta erreserbak nola egin behar diren ezagutzeko, kontsulta ezazu LibGida honetako hurrengo orrialdea:

Océano-ko gure espazio pertsonaletik mailegua 7 egunez luzatzeko aukera dugu, mugaeguna baino 3 egun lehenagotik hasita, betiere liburu horiek erreserba-eskaerarik ez badute.

Atal honetatik, ikaspostuaren mailegua 2 orduz luza daiteke.