Nola egin aipuak eta osatu bibliografiak: Estilo bibliografikoak

Zer dira estilo bibliografikoak?

Estilo bibliografikoak arau multzo bat dira, zehazten dutenak (dokumentu mota bakoitzaren arabera):

  • zein datu sartu behar diren;
  • datu horiek transkribatzerakoan zein ordena eta formatu tipografiko erabili behar diren. 

Aipu eta erreferentzia bibliografikoak modu koherente eta uniforme batean egin daitezen, nazio eta nazioarte mailako hainbat arau daude. Egun indarrean dagoen araua ISO 690:2010 da:

Espainian, arau horren baliokidea UNE-ISO 690:2013 da:

Araudi horiek hainbat estilo sortu dituzte, erakunde, jakintza-arlo edo disziplina, tradizio akademiko, aldizkari edota argitalpen zehatzei lotuak.

Zein estilo bibliografiko erabili?

Badago hobetsitako edo araututako estilorik kasuan kasu aipuak eta erreferentziak egiteko?

  • Lan akademiko bat egin behar badugu, tutorearekin komentatu edo berari eskatu aholkua
  • Gure lana liburu edo aldizkari batean argitaratu behar badugu, argitaletxeak berak zehaztuko digu erabilu beharreko estiloa

 

Bibliografia kudeatzaileak oso lagungarriak dira bibliografiak egiteko eta gure erreferentziak estilo bibliografikoetara egokitzeko. DUtik doan sar zaitezkeen kudeatzaile bibliografikoetako bat RefWorks da, Liburutegia harpideduna baita.

Estilo bibliografiko nagusiak

American Psychological Associationen estiloa, 1929an sortua. Psikologian eta Pedagogian erabiltzen da batez ere, baina baita beste diziplina batzuetan ere; hala nola Gizarte Zientzietan eta arlo Teknologikoetan.

Esteka interesgarriak:

1903an argitaratu zen lehen aldiz. Batez ere Gizarte eta Giza Zientzien, Historiaren, Artearen, Musikologiaren eta Literaturaren alorretan erabiltzen da.

Chicagoko Estilo-liburuak bi modu proposatzen ditu lan akademiko baterako kontsultatu diren iturriak aipatzeko:

  1. Oin-oharrak erabiltzea, beharrezkoa ikusiz gero dokumentuaren amaieran bibliografia gehituz. Artearen, Historiaren eta Literaturaren alorretarako gomendatzen den estiloa da.
  2. Kontsultatutako obrei buruzko informazio guztia bibliografia-zerrenda batean aurkeztea, dokumentuaren amaieran. Natur Zientzietarako eta Gizarte Zientzietarako gomendatzen den estiloa da.

Esteka interesgarriak:

Modern Language Association (MLA) delakoaren estiloa da, batez ere ikerketa Humanistikoen, Letren eta Hizkuntzalaritzaren esparruetan erabiltzen dena.

MLA sistemak aipuak egiteko estiloa ez ezik, idazteko estiloa ere zehazten du: tipografia, tamaina, paperaren kalitatea, paragrafoen formatua, estekak edota puntuazioa; bereziki hizkuntza modernoetako idazkietarako, kritika literarioetarako eta idazki kulturaletarako.

Esteka interesgarriak:

Estilo bibliografiko bat baino gehiago, formatu hau jarraitzen duten beste estilo batzuek erabiltzen duten termino generiko bat da Harvard referencing. Horrela deitzen zaie “autorea-aipuaren data” sistema erabiltzen duten formatuei, eta erreferentzia bibliografikoak zerrenda-formatuan agertzen/aurkezten dira, autorearen eta argitalpen-urtearen arabera ordenatuta.

Ofizialki ez dago eredu bakar gisa onartua, eta modu desberdinetan erabili izan da. Harvard Styleren aldaerarik ezagunenak Queensland University edota Harvard British Standards bezalako erakundeek azpimarratzen/adierazten dituztenak dira, eta hauek Erresuma Batuko unibertsitate eta ikerketa zentro gehienek erabili ohi dituzte.

Esteka interesgarriak:

UNE-ISO 690:2013 Araua: "Informazioa eta dokumentazioa. Informaziorako baliabideen aipuei dagozkien erreferentzia bibliografikoak idazteko jarraibideak" dokumentua Nazioarteko ISO 690:2010 “Information and Documentation. Guidelines for bibliographic references and citations to information resources” arauaren baliokidea da Espainian:

Arau hauek ez dute formatu zehatzik ematen; aitzitik, marko orokor bat eta oinarrizko gidalerro batzuk zehazten dituzte askotariko baliabideen erreferentzia bibliografikoak eta aipuak egiteko: monografiak, seriatuak, patenteak, material kartografikoa, baliabide elektronikoak, musika, soinu-grabazioak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala…

Esteka interesgarriak:

Institute of Electrical and Electronics Engineer erakundeak gomendatutako IEEE arauak oso erabiliak dira Ingeniaritzaren alorretan.

Esteka interesgarriak:

1978an, aldizkari medikoen editoreen taldea, gaur egun International Committee of Medical Journal Editors (ICMJE) izenaz ezagutzen dena, Vancouverren bildu zen aldizkari medikoetara bidalitako eskuizkribuen formatuari eta elaborazioari buruzko estandar batzuk ezartzeko, erreferentzia bibliografikoak idazteko arauak barne. Bileraren emaitza "Uniform Requirements for Manuscripts Submitted to Biomedical Journals" argitaratzea izan zen. Argitalpen hau eguneratuz joan da, eta gaur egun "Recommendations for the Conduct, Reporting, Editing, and Publication of Scholarly Work in Medical Journals" du izena.

Gomendio horiek adierazten dute erreferentzia bibliografikoak egiteko National Library of Medicinek (NLM) ezarritako arauak jarraitu behar direla. Gomendioek arauen azalpen labur bat eta adibide ugari eskaintzen dituzte. Bi dokumentutan daude jasota: "Samples of Formatted References for Authors of Journal Articles" eta "Citing medicine: The NLM style guide for authors, editors, and publishers" (2. arg., 2007):

Vancouver estiloan, erreferentziak zenbakiz identifikatzen dira. Erreferentzien zerrenda dokumentuaren amaieran sartzen da, eta testuan agertzen denaren arabera antolatzen da. Testuaren barruan aipamen bat egiteko, parentesi artean erreferentziaren zenbakia adierazten da. Gomendioek adierazten dute garrantzitsua dela kontsultatutako dokumentuak bakarrik aipatzea.

Esteka interesgarriak: