Plagioa: Hasiera

Zer da plagioa egitea?

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, plagioa "besterenak diren obren kopia edo imitazioa, norberak eginak balira bezala azaltzeko egiten dena" da.

Beraz, plagioa egitea lan bat edo horren zati bat kopiatzea da, lan edo ideia horien egilea nor den aipatu gabe.

Lan edo ideia horiek argitaratu eta hedatzen direnean, benetako egileari egiletza lapurtu ez ezik, interes ekonomiak ere urratzen zaizkio; horrela, bere eskubide moralen eta ondarezko eskubideen aurka egiten delarik.

Noiz ari gara plagioa egiten?

Liburu batean, Internet bidez edo beste edozein informazio-iturriren bidez aurkitu dugun informazioa mozten eta itsasten dugunean plagioa egiten ari gara, ez badugu agerian adierazi informazioa nondik lortu dugun. Ideia bat beste iturri batetik hitzez hitz kopiatuta dagoenean, oso garrantzitsua da lan horri aipamena egitea. Ideiak kopiatuz gero, edo hainbat iturritatik ateratako informazioa baliatzen badugu, bibliografia gehitu behar dugu gure lanaren amaieran.

Adimen Artifiziala

 

Adimen Artifizialaren gorakadarekin eta haren erabilera geroz eta zabalduagoarekin, Unibertsitateak funtsezko konpromiso etiko batzuk ezarri ditu baliabide hori erabiltzerako orduan.

Ikasleen aldetik, hauek dira bete beharreko konpromisoak:

  • Egiletza: Adimen Artifizialaren bitartez sortutako testu zein beste motatako baliabideak ezin izago dira hitzez hitz erabili. Eskuratutako informazioa berrikusi, berregin edota osatu beharko dute ikasleek.
  • Egiaztapena: Adimen Artifizialean oinarritutako iturrietatik lortutako informazioa egiaztatu beharko da. Horretarako, beste iturri tradizionaletan oinarritutako berrikuspen kritikoa aurrera eraman beharko da.
  • Ikasteko konpromisoa: ikasleek, aurrera eramandako ariketak ulertu eta menderatu beharko dituzte, horrela, haien ikaskuntzaz arduratuko dira eta prozesua zein lortutako azken emaitza barneratuko dute.
  • Ebaluazioa: ebaluazio jardueren bitartez irakasleek egiaztatu ahalko dute ikasleek Adimen Artifizialean oinarritutako iturrietatik eskuratutako informazioa behar bezala ulertu dutela, eta gai direla informazio hori defendatzeko eta aberasteko ere.

Nola saihestu plagioa?

Plagioa saihesteko, oso arau sinpleak jarraitu behar ditugu:

  • Bibliografia: oso garrantzitsua da gure lanerako bibliografia bat sortzea, eta informazioa zein iturritatik atera dugun aipatzea.

  • Aipamenak egin: esaldi baten kopia zehatza egiten dugunean, aipu bat egin behar da esaldi horren amaieran; normalean, esaldi horren egilearen izena eta urtea jartzen dira parentesi artean.

  • Parafraseatu / Laburtu: gure hitzekin ideia edo iritzi bat adieraztea edo laburtzea, beste pertsona batenean oinarrituta. Teknika hori erabiltzeko, bibliografian aipatu behar dugu jatorrizko zein iturritatik atera dugun informazio hori.

Zintzotasun akademikoa

Testuinguru honetan, zintzotasun akademikoak lan akademiko bat egitean erabilitako eta aipatutako lanen jabetza intelektuala errespetatzea esan nahi du.