Kudeatzaile bibliografikoak: EndNote Online

Ezaugarri nagusiak

Esportazioak

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiak harpidetutako datu-baseetatik, honako hauek zuzenean esportatzen dira Endnotera:

  • Océano
  • EBSCOhost
  • Web of Science
  • ACM
  • IEEE Xplore
  • Google Académico

Endnotek errregistroak gehitzeko aukera ematen du etiketatutako artxibo mota hauetatik

  • EndNote XML (.xml)
  • BibTex (.bib)
  • Ris (.ris)
  • RefWorks import

Eta, gainera, datu-baseetatik eta katalogo bibliografikoetatik  datuak inportatzeko iragazkien zerrenda zabala eskaintzen du, esteka honetan kontsulta daitekeena:

Zer da EndNote online

EndNote Online kudeatzaile bibliografiko bat da, eta aukera hauek ematen ditu:

  • PDF formatuan dauden erreferentziak eta dokumentuak on-line kontsulta daitezkeen ehunka baliabidetan bilatzeko

  • 4.000 formatu bibliografiko baino gehiagotan bibliografiak sortzeko

  • Beste lankide batzuekin erreferentziak partekatzeko 

  • Zure ikerketa-iturriak edozein lekutatik sartzeko eta antolatzeko


DUtik Sarbidea

EndNote Online Liburutegiak Oceanon integratuta dagoen Web of Science datu-basearen bidez eskura dezakeen baliabide bat da. Unibertsitateko sare-ingurunetik sartzeko, Océano Discovery Libraryra jo behar da, eta Web of Sciencerako zuzeneko sarbidea hautatu.