Zotero (Euskaraz): Hasiera

Ezaugarri nagusiak

Abantailak

  • Erreferentziak gehitzeko plugina erabiltzea oso erosoa da, nabigatzailean integratuta baitago.
  • Online iturri ezberdinetatik hainbat erreferentzia atzeman ditzazke.
  • Erregistro bibliografikoa eta atxikitako fitxategia aldi berean atzitzeko aukera ematen du.

Desabantailak

  • Espazio mugatua (leku gehiago lortzeko, ordainpeko kontu bat behar da).
  • Ez oso erosoa beti ordenagailu beretik lan egiten ez bada.

Zer da Zotero

Zotero kode irekiko bibliografia-kudeatzaile bat da non, erabiltzaileek, nabigatzailetik jatorri guztietako ikerketak biltzeko, administratzeko eta aipatzeko aukera duten:

  • Doainik eskuratu daiteke eta ez da inongo erakundetako kide izan behar erabiltzeko
  • Hainbat plataformetan erabilgarria da; hala nola, Mac, Windows, Linux eta iOS
  • Nabigatzaileari web-bertsioa gehitzeko aukera ematen du edo mahaigaineko aplikazio bat deskargatu daiteke (bi aplikazioak erraz sinkronizatuz)
  • Aipamen eta bibliografia azkarrak egiteko aukera ematen du ZoteroBib izeneko tresnaren bidez, erreferentzia horiek Zoteron gorde beharrik gabe
  • Online baliabide asko zuzenean esportatzeko aukera ematen du
  • Erregistro bibliografikoa eta erantsitako testu-fitxategia aldi berean inportatzeko aukera ematen du
UCLM. Universidad de Castilla-La Mancha

Zoterora sarbidea

Zoterorekin erreferentziak biltzeko, nabigatzailean plugin bat instalatu besterik ez da egin behar (Mozilla Firefox, Chrome edo Safarirentzat balio du).

Mahaigaineko aplikaziora sartzeko, Zotero deskargatu eta instalatu behar da bere webgunetik:

Izena eman eta identifikatzea

Zotero zure ekipoan deskargatu behar duzun aplikazio bat da, baina web bertsio bat ere badu. Zoteroren webgunean erregistratzea aukerakoa da.

1. Erregistratzeko, "Register for a free account"-en klikatu. Helbide elektronikoak ez du zertan instituzionala izan behar.

2. Erregistratu ondoren, logueatu baino ez dugu egin behar.

3. Pasahitza ahaztuz gero, adierazitako helbide elektronikoaren bidez berreskuratu ahal izango dugu.