Zotero (Euskaraz): Zotero Word-en

Word

Word-en lan egiteko Zoteroren aplikazioa irekita eduki behar da.

Orri-oineko aipuen aukera: botoi honetan klik egitean, bilaketa-barra bat agertuko zaigu, eta bertan bilatu behar dugu aipatu nahi dugun erreferentzia. Zoteron ditugun erreferentzia guztien zerrenda ikusi nahi badugu "Z" sakatu eta "bista klasikoa" aukeratu behar dugu.

  Testuan zehar aipatu diren erreferentziekin bibliografia egingo du.
Aukera hau testu-aipuetarako da. Ohar horiek aplikazioan azpimarratu duguna hartzen dute erreferentziatzat eta automatikoki markatutako aipua sortzen du.
Estilo bibliografikoa aukeratu ahal izango dugu.
Egiten ditugun aldaketa guztiak eguneratu ahal izango ditugu.

Dokumentua erabat amaitzen dugunean, komeni da botoi honen bidez Word dokumentua Zotero aplikaziotik bereiztea.