Zotero (Euskaraz): Zotero Google Docs-en

Google Docs

Google Docs-en Zoteroren edozein funtzionalitaterekin lehen aldiz lan egitean (dela "Zotero" goitibeherakoa, dela tresna-barrako ikonoa), Googleeko kontuarekin saioa hasteko eta Zoterori beharrezko baimenak emateko eskatuko digu.

Zoteroren menuan aukera hauek aurkituko ditugu:

Add/Edit Citation Zita berria sortzen du kurtsorea dagoen lekuan, edo dagoeneko badagoen zita bat editatu. 
Add/Edit Bibliography Bibliografia sortzen du kurtsorea dagoen lekuan, edo dagoeneko badagoen bibliografia bat editatu.
Preferences Dokumentuaren hobespenen lehioa irekitzen du. Zita estiloa aldatzeko balio du, adibidez.
Refresh Zita eta bibliografia guztiak eguneratzen ditu. Zoteroren liburutegian metadatorik aldatu baduzu, aldaketa horiek dokumentuan eguneratuko dira.
Unlink Citations Zoteroren zitak dokumentutik desbinkulatzen ditu. Hau eginez gero, Zoteroren liburutegian metadatoak aldatzerakoan ez dira dokumentuan eguneratuko. Hau atzerazina da. Dokumentuko azken bertsioan baino ez litzateke egin behar, hau da, dokumentua bukatuta dagoenean.