Zoteroren funtzionamendurako hiru elementu beharko dira:
Aplikazioa Zoteroren orri nagusitik deskargatzen da:
Ezkerreko aukera mahaiganeko aplikazioa da.
Zoterok automatikoki detektatzen du erabiltzen ari garen sistema eragilea eta horretara egokitzen da.
Aplikazioa Zoteroren orri nagusitik deskargatzen da:
Zoterok zuzenean detektatzen du erabiltzen dugun bilatzailea, baina, bestalde, beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu.
Batzuetan ez dira ikusten deskargatu bezain laster. Hori gertatuz gero, luzapenetatik gehitu edo konektatu beharko ditugu:
Zoteroren ikonoan klik eginez gero, lineako dokumentuen erreferentziak esportatu ahal izango ditugu. Konektoreak duen ikonoa aurkitutako dokumentuaren formaren araberakoa da. Artikulu bat aurkitzen duenean esaterako folio forma du:
Liburu bat aurkitzen badu liburu baten forma izango du, tesi bat birrete bat bezala agertzen da... Aitzitik, datu-baseetan bilaketak egiten ditugunean eta elementu bat baino gehiago detektatzen dituenean, karpeta bat bezala agertzen da. Kasu horretan, eskuz aukeratu beharko ditugu nahi ditugun erreferentziak edo denak batera gehitu.
Mahaigaineko bertsioak Word-erako luzapen bat dakar.
Agertzen ez bada, Zoteroren mahaigaineko aplikaziora joko dugu --> "Editar "--> "Ajustes" --> "Citar". "Procesador de texto" atalean "Reinstalar complemento Microsoft Word" aukeratu dugu.