Zotero (Euskaraz): Mahaigaineko aplikazioa

Zoteroren orrialde nagusia

Zotero goiko tresna-barra batean eta hiru zutabetan banatzen da:

Lehen zutabea: karpetak

"Mi biblioteca atalean" guk sortutako karpetak eta defektuz sortutakoak aurkituko ditugu.

Karpetak sortzeko  ikonoaren gainean klik egin behar dugu

Zoterok defektuz sortutako karpetetatik "Elementos duplicados" izenekoa nabarmendu behar dugu, bikoiztuta dauden dokumentuak edo elementuak detektatuko dituena.

Erdiko zutabea

Erdiko zutabean erreferentzia bibliografikoak eta eranskinak ikus ditzakegu (PDFak, oharrak...). Zutabe honek tresna-barra bat du goiko aldean, eta hari esker, elementu berriak, oharrak eta bilaketak egin ahal izango ditugu.

Elementu berria
Elementuak eskuz gehitzeko. Horretarako, hirugarren zutabea erabiliko dugu, eremu bakoitzean informazio bibliografikoa gehituz.

Elementuak gehitu identifikatzaile bidez

Erreferentziak azkar gehitu ditzakegu zenbaki normalizatu bat sartuz (ISBN, DOI, PMID edo arXiv ID). Makila magikoaren ikonoan klik egingo dugu, zenbaki normalizatua idatziko dugu eta Zoterok automatikoki deskargatu eta gordeko du erreferentzia bibliografikoa.

Fitxategiak atxikitu

Dokumentuak atxikitxeko. Era berean, fitxategiak zuzenean erdigunera eraman daitezke, eransteko.

Gure erreferentzietan, PDFen gainean bi aldiz klik eginez gero, beste erlaitz bat irekiko zaigu, bisorea erabili ahal izateko.

Ohar berria

Gure erreferentziei edozein ohar gehitzeko.

Hirugarren zutabea

Zutabe honetan, hautatutako erreferentzia bakoitzaren metadatuak agertzen dira.

Aipuak eskuz egiterakoan, aplikazioaren zati honekin lan egingo dugu.