Plagioa: Plagioa antzemateko programak

Plagioaren kontrako softwarea

Plagioaren kontrako programak plagioa erraz antzemateko eta saihesteko balio duten programak dira. Horretarako, dokumentu bat hainbat datu-baserekin erkatzen dute (Internet, Unibertsitate bertako datu-basea, etab.), eta dokumentua besteren batekin bat datorren aztertzen dute. Antzekotasunen ehunekoarekin txosten bat sortzen dute, plagioaren iturria erraz identifikatuz.

TURNITIN: Plagioaren aurkako softwarea DUn

Deustuko Unibertsitatea  Turnitin izeneko software baten harpidedun da, plagioa antzematzeko. Programa honek ikasleen lana berrikusten laguntzen die irakasleei, bai eta aipu okerrak edo ustezko plagio-kasuak antzematen ere; izan ere, testuak erkatzen munduko datu-base zehatz eta osoenarekin alderatzen baitu lana.

Ikasleek beren lanak plagiorik duen kontsultatu ezin duten arren, irakasleek egin dezakete eta ikasleekin komentatu.

Turnitin-en, irakasleek edo ikasleek zuzenean bidal ditzakete lanak, ALUD plataformaren bidez:

Turnitin-i buruzko informazio gehiago, hemen: