RefWorks bibliografia eta dokumentu kudeatzaile bat da, eta honako aukera hauek eskaintzen ditu:
- Dokumentuak eta erreferentzia bibliografikoak online kontu berean gordetzea
- Dokumentuak idaztea eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzea, elkarrekin komentatzeko
- Bibliografia solteak, testu barruko aipuak edota oin-oharrak sortzea Microsoft Word-en eta Google Docs-en
Bibliografia kudeatzaile tradizionalen aldean dituen abantaila nagusiak hauek dira:
- Kontuan gordetako dokumentuak idazteko eta azpimarratzeko aukera ematen du; eta ikerketa, aipuak eta bibliografiak aldi berean egin daitezke
- Dokumentu bat pertsona desberdinek komentatzeko aukera ematen du, ikerketa taldeen jarduerak erraztuz
- Erreferentziak erraz lortzeko aukera ematen du, klik bat eginez