Hainbat datu-base erabiltzaileei sarbide irekiari buruzko informazioa eskaintzen hasi dira. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu honako LibGidak
Océano
Oceano-k emaitza gisa ematen dituen dokumentuen artean, sarbide irekikoak dira erreferentziaren azpialdean irekitako giltzarrapo baten ikurra dutenak.
Era berean, pantailaren eskuinaldeko iragazkiak erabiliz, emaitzak murriztu daitezke, sarbide irekian argitaratutako lanak soilik ikusteko.
Web of Science
Web of Science-k emaitza gisa ematen dituen dokumentuen artean, sarbide irekikoak dira izenburuaren ezkerraldean irekitako giltzarrapo baten ikurra dutenak; eta kasu hauetan, gainera, testu osora sartzeko estekan "gratuito" hitza agertu ohi da.
Era berean, pantailaren ezkerraldeko "Iragazki azkarrak" erabiliz, emaitzak murriztu daitezke, sarbide irekian argitaratutako lanak soilik ikusteko.
Halaber, eskuragarri dauden iragazki guztien artean "Sarbide irekia" izeneko bat dago. Bertan, are gehiago zehaztu daiteke emaitzen OA motaren arabera:
Informazio gehiagorako:
Scopus
Scopus-ek emaitza gisa ematen dituen dokumentuen artean, sarbide irekikoak dira izenburuaren gainean irekitako giltzarrapo baten ikurra dutenak.
Gainera, orriaren ezkerraldeko iragazkiak erabiliz, emaitzak Open Access dokumentuetara (edota Open Access mota jakin batera) muga daitezke:
ProQuest
ProQuest-eko datu-base guztietako bilaketa orokor batean, ez da Open Access diren dokumentuetara mugatzeko iragazkirik eskaintzen. Hala ere, erreferentziaren azpian "texto completo" botoia duten dokumentuak OA baldintza dutenak dira:
Testu osoa irekitakoan, irekitako giltzarrapo baten ikurra ikusiko dugu:
IEEE Xplore Digital Library
Emaitzen orriaren ezkerraldean daude iragazkiak, eta Open Access dokumentuetara soilik mugatu daiteke:
Garrantzitsua da kontuan hartzea artikuluaren tituluaren ondoan irekitako giltzarrapoaren ikurra izateak EZ DUELA ESAN NAHI BETI sarbide irekiko dokumentu bat denik. Besterik gabe, dokumentuaren testu osorako sarbidea dagoela adierazten du (kasu gehienetan, harpidetza bat kontratatu delako).
Informazio gehiagorako: