Journal Citation Reports (Euskaraz): Nola bilatu JCR-n

Bilaketa motak

JCR-k bilaketak aldizkarien izenburuen, ISSNen, kategorien edota gako-hitzen arabera egiteko aukera ematen du:

Aldizkariak

Journals atalak (1) JCR-n dauden aldizkarien zerrenda eta aldizkari bakoitzari lotutako adierazle espezifikoak ikusteko aukera ematen du. Bilaketa baten emaitzak (2) editorialaren, kuartilaren, herrialdearen edota sarbide irekiaren arabera iragaz daitezke, besteak beste.

Zerrendan ikusi nahi diren adierazleak pertsonalizatu daitezke "Customize" botoia (3) klikatuz. Zabaltzen den leihoan, nahi diren adierazleak hautatu, klikatu "Apply" eta zerrenda eguneratu egingo da, hautatutako parametroen informazioarekin.

"Categories" atalak (1) JCR-ko kategoria guztiak erakusten ditu.

Taula honetan, gaikako kategoria bakoitzari dagozkion adierazleei buruzko informazioa jasotzen da. Hala ere, zerrendan ikusi nahi diren adierazleak pertsonalizatu daitezke "Customize" botoian (3) klikatuz. Zabaltzen den leihoan, nahi diren adierazleak hautatu, klikatu "Apply" eta zerrenda eguneratu egingo da, hautatutako parametroen informazioarekin.

Bilaketa pertsonalizatu daiteke orrialdearen ezkerraldean dauden iragazkiak erabiliz (2).

JCR-k aldizkarien arteko konparazioak egin ditzake (gehienez 4 aldizkariren artekoak). Horretarako:

  1. Konparatu nahi diren aldizkariak aukeratu
  2. "Compare" botoia klikatu