Journal Citation Reports (Euskaraz): Inpaktu-faktorea

Inpaktu-faktorea

Zer da Inpaktu-faktorea?

Inpaktu-faktoreak urte jakin batean aldizkari bateko artikulu bakoitza aipatua izan den maiztasuna neurtzen du .

Gehien erabiltzen den indize bibliometrikoa da. Aldizkariak konparatzeko eta aldizkari jakin batek eremu zientifiko batean duen garrantzi erlatiboa ebaluatzeko balio du.

Nola kalkulatzen da Inpaktu-faktorea?

Urte jakin batean aurreko bi urtetan argitaratutako artikuluek jasotako aipuen kopurua, zati bi urte horietan argitaratutako artikulu guztien kopurua.

JCR-ren Inpaktu-faktorean eragina izan dezaketen hainbat faktore

Hainbat faktorek izan dezakete eragina aldizkari baten Inpaktu-faktorean; hala nola, argitalpenaren data eta aldizkakotasuna, aldizkariaren tamaina, hizkuntza, espezialitatea edota kategoria tematikoa.

Inpaktu-faktorean eragina izan dezaketen alderdi nagusienak hauek dira:

  • Aldizkari bereko artikulu guztiek ez dute aipu-kopuru berdina jasotzen. Beraz, IF-k ez du beti adierazten aldizkari jakin batean argitaratutako artikulu batek jasotzen dituen aipuen batez besteko kopurua.
  • Ez dago korrelazio zuzenik artikulu jakin batek jasotako aipuen maiztasunaren eta artikulua argitaratu den aldizkariak duen Inpaktu-faktorearen artean.
  • Ez da kontuan hartzen ikerketa-arlo bakoitzak aipuen bilakaera desberdina duela denboran. Era berean, aurreko 2 urteetako aipuak bakarrik hartzen direnez kontuan, denbora luzez etengabe aipatuak izan diren artikuluak dituzten aldizkariak ez dira kontutan hartzen.
  • Bilakaera azkarra izan ohi duten eta punta-puntakoak izan ohi diren ezagutza-arloek berehalakotasun-indize askoz handiagoa dute, eta ondorioz, kategoria horietan dauden aldizkariek Inpaktu-faktore handiagoa izan ohi dute.
  • Ez dira kontuan hartzen aldizkariek beraien aldizkariari egindako aipuak (auto-aipuak), ezta aipu negatiboak ere.
  • Aldizkari batek urte batean erreseina asko argitaratzen baditu, litekeena da jasotako aipuen kopurua aldi baterako handitzea.
  • Aldizkari baten tamaina bat-batean aldatzeak eragina izan dezake Inpaktu-faktorean.
  • Aldizkari baten izenburua aldatzen bada, lehenengo urtean izenburu berria Inpaktu-faktorerik gabe agertzen da.

Nola lortu aldizkari jakin baterako Inpaktu-faktorea

Aldizkari baten Inpaktu-faktoreari buruzko informazio guztia lortzeko, bilaketa bat egin eta ematen dizkigun emaitzen zerrendan, izenburuaren gainean klikatu behar da aldizkariaren erregistro osora sartzeko.

Lehenik eta behin, nahi den JCR edizioa (urtea) aukeratu:

Journal’s performance atalean Inpatu-faktorea erakusten da. "View calculation" botoia klikatuz, IF-a kalkulatzeko erabili den formula ikus daiteke.

Inpaktu-faktorea beti baloratu behar da aldizkariari dagokion gai-arloaren barruan.

Kontuan izan behar da aldizkari bat hainbat arlo tematikotan sartuta egon daitekeela.