Journal Citation Reports (Euskaraz): Aldizkari baten posizioa: kuartilak

Nola kontsultatu aldizkari baten kokapena eta kuartila

  1. Kontsultatu nahi den aldizkaria aurkitu ondoren, aldizkariaren izenburuan klikatu, aldizkariaren datu guztiak eskuratzeko.
  2. Jarraian nahi den JCR edizioaren urtea aukeratu:

  1. Aldizkariak kategoria horietako bakoitzean duen kokapena eta kuartila ezagutzeko, Rank by Journal Impact Factor atala kontsultatu.
  2. Aldizkaria sartuta dagoen kategoria bakoitzeko, informazio hau zehazten da:
  • Aldizkariaren kokapena kategorian (1)
  • Aldizkaria zein kuartiletan kokatuta dagoen (2)
  • JIF Percentile (3) edo Inpaktu-faktorearen pertzentila

Inpaktu-faktorearen bilakaera eta kuartilak

Aldizkari bakoitzeko, azken 5 urteetan aldizkariak izan duen Inpaktu-faktorearen eta pertzentilaren bilakaerak jasotzen dituen grafiko bat eskaintzen da, aldizkariari dagokion kategorian edo kategorietan.