JCR-n sartzeko, bi urrats hauek egin behar dira:
LibGida honen helburua da ikasle, irakasle nahiz ikertzaileei Journal Citation Report-i buruzko informazio praktikoa eskaintzea, tresna hau erabiltzen ikasteko eta JCR-k ikerketa-jardueraren balorazioarekin duen lotura ulertarazteko.
Journal Citation Reports (JCR) diziplina anitzeko datu-base bat da, aplikazio bibliometriko ugari eskaintzen dituena informazioaren alorrean adituak direnentzat.
Datu estatistiko kuantifikatzaileak aurkezten ditu, aukera ematen dutenak munduko ikerketa-aldizkari nagusienek beraien alor tematikoetan duten garrantzia modu sistematiko eta objektiboan baloratzeko.
Aldizkariak izenburuaren edota kategoria zientifikoaren arabera bilatzeko aukera eskaintzen du, eta txostenak egiteko aukera ere ematen du: