Journal Citation Reports (Euskaraz): Aldizkari bati buruzko informazioa

JCR-k aldizkari bakoitzeko eskaintzen duen informazio osagarria

Bilaketa bat egin ondoren, emaitzen zerrendan egin klik aldizkari jakin baten izenburuan, aldizkariaren erregistro osora sartzeko, eta nahi den JCR edizio-urtea aukeratu.

JCR-k, Inpaktu-faktoreaz gain, informazio bibliometriko osagarri hau eskaintzen du aldizkari bakoitzeko:

  1. Argitalpenaren informazioa eta kategoriak
  2. Beste adierazle bibliometriko batzuk
  3. Iturriaren datuak
  4. Aipatzen diren aldizkariak eta aldizkari aipatzaileak

1. Argitalpenari dagokion informazioa eta kategoriak

Atal honetan aldizkaria indexatuta dagoen kategoriei buruzko informazioa eta aldizkariaren argitalpen-datuak jasotzen dira.

"Categories"  atalean ikus daiteke zenbat kategoriatan indexatuta dagoen aldizkaria. Beheko adibidean, esaterako, bi arlo tematiko desberdin esleitu zaizkiola ikus daiteke.

3. Iturriaren datuak

"Source data" atalak hautatutako JCR urtean zitatu daitezkeen itemen kopurua erakusten du.

Horretarako, aldizkari jakin batek argitaratzen dituen ikerketa-artikulu originalen (artikuluak) aldean, berrikuspen-artikuluen (reviews) kopuruari buruzko informazioa ematen du. Gainera, aipatutako erreferentzien kopurua jasotzen du.

Berrikuspen-artikuluak jatorrizko ikerketa-artikuluak baino sarriago aipatzen direnez, gomendagarria da aldizkarietako iturri-datuak dokumentu motaren arabera kontuan hartzea, horien zitazio-indizeak alderatzen direnean.

 

2. Beste adierazle bibliometriko batzuk

Web of Science-n bilduma nagusiko aldizkari guztiei aplikatzen zaien metrika berri bat da. Metrika "normalizatua" da, eta, teorikoki, hainbat kategoriatako aldizkariak alderatzea ahalbidetuko luke.

Impact Factor without journal self cites edo auto-aipurik gabeko inpaktu-faktorea

Auto-aipurik gabeko Inpaktu-faktorea Inpaktu-faktorearen berdina da, baina salbuespen garrantzitsu batekin: indize hori kalkulatzeko, ez dira kontuan hartzen argitalpen horretatik datozen aipuak.

5 Years Impact Factor edo 5 urterako IF-a

Inpaktu-faktoreak aurreko bi urteak hartzen ditu kontuan. Ikerketa-alor batzuetan, aldiz, baliagarria izan daiteke aipuen batez besteko indizeak konparatzea, denbora-tarte luzeagoak erabiliz.

5 urterako IF-ak hurrengo urtean 5 urteko tartean zenbat aldiz aipatu diren aldizkari bateko artikuluak kalkulatzen du.

Immediacy Index edo berehalakotasunaren indizea

Berehalakotasunaren Indizeak aldizkari baten "batez besteko artikulua" zein azkartasunez aipatzen den neurtzen du. Aldizkari batek argitaratutako artikuluak urte batean zenbat aldiz aipatzen diren kalkulatzen du.

Urte jakin batean argitaratutako artikuluek jaso duten aipu-kopurua urte berean argitaratutako artikulu-kopuruarekin zatituz kalkulatzen da.

Cited Half-life edo jasotako aipuen batez besteko bizitza

Jasotako aipuen batez besteko bizitza esaten zaio aldizkarian aipatutako artikuluen % 50aren adinari, gauden urtetik (hautatutako JCR urtetik) aurrera kontatuz.

Aldizkari batean aipuak jaso dituzten artikuluen antzinatasuna ebaluatzen laguntzen du.

Citing Half-life edo egindako aipuen batez besteko bizitza

Egindako aipuen batez besteko bizitza aldizkari baten argitalpenei dagokien urte kopurua da, gauden urtetik  aurrera, aldizkari batek bere artikuluen erreferentzietan argitaratutako aipuen % 50a adierazten duelarik.

Aldizkari batek aipatutako artikulu gehienen antzinatasuna ebaluatzen laguntzen du.

Eigenfactor Metrics

Aldizkari bakoitzerako honako aukera hauek eskaintzen ditu:

  • Article Influence Score →  aldizkariaren prestigioa neurtzen du azken bost urteetan jasotako aipu-kopuruaren baitan

  • Eigenfactor Score → urte jakin batean argitaratutako artikuluen balioa neurtzen du

  • Normalized Eigenfactor (NE) Score o Eigenfactor puntuazio normalizatua → Eigenfactor Score indizea 1eko puntuazio biderkatzailean bihurtzen du

Informazio gehiago Inpaktu-indizeei buruzko LibGidan, Eigenfactor-i buruzko atalean:

Average JIF Percentile o Percentil de FI

JIF Percentile-k (Inpaktu-faktorearen pertzentilak) aldizkari batek pertzentil baten kategorian betetzen duen postua adierazten du.

4. Aipatutako aldizkariak eta aldizkari zitatzaileak

Grafiko honetan, hautatutako aldizkarian urte horretan argitaratutako artikuluen aipamenen banaketa erakusten da, aipatutako urtearen arabera.

Zutabe bakoitzaren kolore more argiko zatiak urte jakin baterako autozitoen proportzioa adierazten du (aldizkariko artikuluen aipuak aldizkari bereko artikuluen arabera). Zutabe bakoitzaren kolore more iluneko zatiak autozitoak ez diren aipuak adierazten ditu.

Bigarren eta hirugarren zutabeek (berdeak) aldizkariaren inpaktu-faktorea kalkulatzeko erabilitako aipuak adierazten dituzte.

"Sources" zutabearen bidez, aldizkari jakin batek maizen aipatzen dituen argitalpenak zein diren jakin dezakegu.

Aipu-lotura horiek aldizkari baten orientazio tematikoa adieraz dezakete eta espezialitate jakin bateko aldizkari-sare bat nabarmendu.

Grafiko honetan, hautatutako aldizkarian urte horretan argitaratutako artikuluen aipamenen banaketa erakusten da, aipatutako urtearen arabera.

Zutabe bakoitzaren kolore more argiko zatiak urte jakin baterako aipamen autozitoen (aldizkariko artikuluen aipuak aldizkari bereko artikuluen arabera) proportzioa adierazten du. Zutabe bakoitzaren kolore more iluneko zatiak autozitoak ez diren aipuak adierazten ditu.

Sources zutabearen bidez, aldizkari jakin batean gehien aipatu ziren argitalpenak zeintzuk diren jakin dezakegu.

Aipu-lotura horiek aldizkari baten orientazio tematikoa adieraz dezakete eta espezialitate jakin bateko aldizkari-sare bat nabarmendu.