Journal Citation Reports (Euskaraz): Kategoria tematiko bati buruzko informazioa

Kategoria bateko aldizkarien zerrenda

Kategoria tematiko jakin batean sartutako aldizkarien zerrenda osoa kontsultatzeko, egin klik dagokion atalean, "#of journals" zutabean:

Hautatutako kategoria tematikoan sartutako aldizkarien zerrenda osoa erakusten da, aldizkari bakoitzeko laburbildu den informazioarekin batera. Horietako baten erregistro osora sartzeko, izenburuaren gainean klikatu.

JCR-k kategoria tematiko bakoitzeko eskaintzen duen informazioa

"Browse categories" atalak aldizkari baten erregistro osoan dagoenaren antzeko informazioa du, baina kalkuluak kategoria tematiko oso batean oinarritzen dira, aldizkari bakar batean oinarritu beharrean.

Kategoriaren araberako datu guztiak lagungarriak dira aldizkarien datuak testuinguru zabalago batean kokatzeko. Informazio hau erreferentzia-puntu gisa erabil daiteke aldizkari bakoitzak bere kategoria tematikoen barruan dagokien lekua zein den ezagutzeko.

Median Impact Factor

Median Impact Factor JCR-ren kategoria tematiko bateko aldizkari guztien Inpaktu-faktoreen balioa da, hurrenkera gorakorrean, eta bi zati berdinetan banatzen da, bera baino handiagoetan eta txikiagoetan.

Aggregate Impact Factor

Kategoria baten Aggregate Impact Factor parametroa aldizkari baten IF-a bezala kalkulatzen da, baina kategoria horretako aldizkari guztiek jasotako aipu guztiak eta aldizkari horiek guztiek argitaratutako artikulu guztiak kontabilizatuz.

Aggregate Immediacy Index

Kategoria bateko Aggregate Immediacy Index parametroak kategoria tematiko jakin bateko artikuluak zein azkar aipatzen diren adierazten du. Aldizkari baten berehalakotasun-indizea bezala kalkulatzen da, baina kategoria horretako aldizkari guztiek jasotako aipu guztiak eta aldizkari horiek guztiek argitaratutako artikulu guztiak kontabilizatuz.

Aggregate Cited Half-life

JCR-ko kategoria tematiko bateko aldizkari guztietatik jasotako aipuen batez besteko bizitzaren balioaren batez bestekoa.

Aggregate Citing Half-life

JCR-ko kategoria tematiko bateko aldizkari guztietan egindako aipuen batez besteko bizitzaren balioaren batez bestekoa.