Dokumentu baten fitxara sartzeko, bilaketa-emaitzen pantailan izenburuaren gainean klik egin behar da.
Scopus-ek honako informazio hau ematen digu artikulu bati buruz:
- Dokumentu osorako sarbidea, inprimatu eta PDF formatuan gordetzeko aukera
- Informazio bibliografikoa: argitalpenaren datuak, izenburua, egilea(k), argitalpena, erakundea, laburpena eta gako-hitzak
- Aipatutako erreferentziak: hau da, dokumentuan aipatutako bibliografia. Argitalpen horietakoren bat Scopus-en indexatuta badago, dokumentu horretarako sarbidea izango dugu izenburuaren gainean klik eginez
- Metrics: Jasotako aipuak eta PlumX-ek eskainitako metrika alternatiboak
- Jasotako aipuak, ikerketa-datuak eta erlazionatutako dokumentuak: bilaketa-emaitza aipatzen duten dokumentuak. Aipuen alerta ezar daiteke
- Esportatzea:dokumentua hainbat kudeatzaile bibliografikotara esporta daiteke