Web of Science Researcher ID (Euskaraz): Argitalpenak gehitzea

Argitalpenak inportatu

Web of Science-ek WoS-aren argitalpenak iradokitzen dizkigu, gure posta elektronikoa kontuan hartuta.

DOI, ArXiv ID, Web of Science accession number edo PubMed ID bezalako identifikatzaileen bidez lan bat gehitzeko, "Añadir publicaciones por identificador" hautatuko dugu. Jarraian, gehitu nahi dugun artikuluaren DOI, ArXiv ID, Web of Science accession number edo PubMed ID izenburua edo identifikatzailea sartuko dugu:

RIS, BibTex edo CSV fitxategien bidez lan bat gehitzeko, "Añadir publicaciones por subida de fichero" aukeratu behar dugu. Jarraian, gehitu nahi dugun fitxategia hautatuko dugu gure ordenagailutik:

Laster argitalpenen inportazio bakarra egin ahal izango da gure ORCiD erregistrotik.

Bitartean, argitalpenak ORCiD-etik inporta ditzakegu, gure profilaren konfigurazioan ORCID-en inportazioaren sinkronizazioa aktibatuz:

ORCID-eko gure profilean, "Other IDs" atalean, gure Web of Science ResearcherID agertuko da:

Kontuan hartzekoa: Lotura egiteko, gure ORCID profilak publikoa izan behar du.