Google-k eskaintzen duen tresna bat da Google Scholar Metrics, aldizkari zientifikoen inpaktu-indizea neurtzeko aukera ematen duena, Google Scholar-en dauden aipuetatik abiatuta:
Horretarako h5 izeneko adierazlea baliatzen du, hau da, azken 5 urte osoetan aldizkariek argitaratutako artikulu-kopuruaren eta jasotako aipu-kopuruaren arteko erlazioaren emaitza. h5aren kalkulua ateratzeko baliatzen den artikulu-multzoari "h-core" esaten zaio. Horrez gain, Google Scholar-ek h5 Mediana ere eskaintzen du, h5 indizea osatzen duten artikuluek jasotako aipuen / artikuluetan dauden aipuen batez besteko kopurua.
Hizkuntzen araberako ranking orokorrak eskaintzen ditu, hizkuntza bakoitzean inpakturik handiena duten 100 aldizkariak erakutsiz:
Ingelesezko aldizkarien kasuan, gainera, gaikako kategorien eta azpikategorien araberako rankingak eskaintzen ditu. Kasu honetan, h5 indize altuena duten 20 aldizkariak baino ez ditu erakusten: