Nola egin Gradu Amaierako Lan bat: Informazioa ebaluatzea

Bigarren urratsa: Informazioa ebaluatzea

Gradu amaierako lanean erabiliko ditugun iturriak biltzeaz gain, oso garrantzitsua da zer informazio ematen duten ebaluatzea, informazio guztiak ez baitu balio. Horretarako, erabili nahi ditugun informazio-iturriak fidagarriak direla ziurtatu behar dugu. Jarraian, informazio-iturriak nola ebaluatu ikusiko dugu.

Gogoratu Liburutegiak irakasleek hautatutako informazio-baliabideak eskaintzen dituela, eta, beraz, edukia erabilera akademikorako egokia dela.

GAL-arako edo edozein lan akademikorako baliagarria den informazioa aurkitzeko iturri fidagarrienak hauek dira:

  • Bilatzaile zientifikoak edo akademikoak: Océano, Google académico eta abar, besteak beste
  • Eduki zientifiko edo akademikoko datu-baseak. Liburutegiaren bidez, PorQuest, EBSCOhost, Aranzadi Digital eta antzeko datu-baseetara jo daiteke
  • Gure katalogoaren pare, beste liburutegien katalogoak
  • Aldizkari akademikoak edo zientifikoak. Akdizkariek argitaratzen dituzten artikuluen edukia berrikusten duten batzordeak dituzte, beraz, dokumentu fidagarriak dira

Zorroztasun zientifiko edo akademikorik ez duten iturriak ez erabiltzea gomendatzen da.

Baliabide bat fidagarria den ala ez erabakitzeko, irizpide hauek aztertu behar ditugu: egilea, jatorria, edukia, gaurkotasuna, irakurlegoa eta asmoa.

Informazio-iturriak ebaluatzeko irizpideak

Nork idatzi du?

Ziur aski, egilea da informazio-baliabide bat erabiltzerakoan kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuenetako bat. Argitalpen baten kalitatea ebaluatzeko, egileari buruzko datu hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • Aztertzen ari garen gaian aditua den
  • Bere prestigioa

Ziurtatu beti prestigioa duten edo zure jakintza-arloko adituen informazioa kontsultatzen duzula.

Informazioa non dago?

Kasu gehienetan, artikulu bat argitaratzen duen aldizkaria edo liburu bat argitaratzen duen argitaletxea oso adierazle baliotsua da edukien baliozkotasuna ezartzeko.

Aldizkarien kasuan, oro har, argitaratzen dituzten edukien kalitatea berrikusten duten batzordeak izaten dituzte, eta, beraz, horien baliozkotasuna bermatuta dago. Batzuek, gainera parekoen ebaluazioak egiten dituzte (peer-reviewed aldizkariek), eta prozedura horren bidez, kanpoko adituek argitalpen edukiak berrikusten dituzte haien kalitatea ziurtatzeko.

Argitaletxeen kasuan, argitaletxe ospetsuek, erakunde ofizialek, unibertsitateek eta abarrek, argitaratutako lanek edukien baliozkotasuna bermatuta dute, erakunde edo argitaletxe horiek erantzule baitira.

Egiaztatu beti argitalpenaz edo artikulua argitaratzen duen aldizkariaz arduratzen den editorearen kalitatea.

Zertaz ari da?

Informazioa fidagarria den baloratzeko, haren edukia zorrotz ebaluatu behar dugu, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Informazio zehatza ematea
  • Informazioa manipulatuta edo alboratuta ez egotea
  • Ondorioak behar bezala arrazoitua egotea
  • Erabilitako iturriak argitasunez erakustea (bibliografia)

Egiaztatu kontsultatutako informazioa zehatza dela eta argibideak biltzen dituela.

Noiz idatzi da?

Baliozko informazioa bereizteko beste funtsezko alderdi bat edukiaren gaurkotasuna da. Kontuan izatekoak:

  • Argitaratze-data. Kontsultatzen ari garen iturria duela gutxi idatzi ez bada, litekeena da informazioa gaurkotu gabe egotea, beraz, informazioa fidagarria dela ziurtatu behar dugu. Aitzitik, berriki argitaratutako informazioa kontsultatzen ari bagara, litekeena da gaurkotuta egotea eta bere diziplina zientifikoan azken berrikuntzak izatea.
  • Edukia gaurkotzea. Diziplina batzuen aurrerapen zientifikoa oso azkarra da, beraz, azken urteetan argitaratutako liburuak ez dira beti gaurkotuta egoten. Funtsezkoa da informazioa egungoa dela egiaztatzea.

Egiaztatu informazioa eguneratuta dagoela zure jakintza-arloko azken aurrerapenekin.

 

Zertarako idatzi da?

Informazio-baliabide guztiek ez dute helburu zientifikorik edo akademikorik, informazio-baliabide bat beste helburu batzuetarako idatzita egon daiteke; beraz, funtsezkoa da aurkitu dugun informazioaren helburua zein den zehaztea.

Oro har, aldizkari akademiko edo zientifikoetan edo Liburutegiko funtsan aurkitzen den informazioaren helburua da azterketarako eta ikerketarako lagungarri izatea; beraz, iturri fidagarriak dira.

Ziurtatu iturri akademiko edo zientifikoetatik datorren informazioa kontsultatzen duzula.

Norentzat idatzi da?

Informazioa publiko jakin bati gertakari zehatz batzuk jakinarazteko idazten da.

Unibertsitaterako lan akademiko batean, kontsultatzen ari garen iturria behar den maila akademikorako egokia dela ziurtatu behar dugu. Hau da, ez litzateke egokia izango publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-lan batean.

Egiaztatu kontsultatutako informazioa publiko akademikoari edo zientifikoari zuzenduta dagoela.