Nola egin Gradu Amaierako Lan bat: Informazioa bilatzea

Lehenengo urratsa: Informazioa biltzea

Informazioa bilatzea da edozein lan akademiko edo zientifikoa egiteko urratsik garrantzitsuenetako bat; izan ere, gure hipotesiak garatzeko oinarri bat ematen du, eta, aldi berean, hipotesiei eusteko eta justifikatzeko aukera ematen digu. Horretarako, oso garrantzitsua da informazioa non bilatu jakitea eta informazio hori lan akademiko batean erabil daitekeela ziurtatzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus LibGida honetako "informazioa ebaluatzea" atala:

Gogoratu Liburutegiak irakasleek hautatutako informazio baliabideak ematen dituela, beraz, edukia erabilera akademikorako egokia dela.

Informazio beharrak antzematea

Informazioa bilatzen hasi aurretik, oso garrantzitsua da zer informazio mota behar dugun zehaztea, informazio motaren arabera hainbat bilaketa-tresna erabili beharko baititugu:

DU-n informazioa bilatzeko tresnak

Océano, sarbide puntu bakar batetik, Liburutegiko baliabide bibliografiko guztietan bilatzea ahalbidetzen duen plataforma da. Bere bilatzaile nagusitik, aldi berean, baliabide inprimatuak zein elektronikoak bila daitezke, horietako gehienak testu osoan:

Océano-ri buruzko LibGidan plataforma nola erabili azaltzen da pausoz pauso. Argibide gehiagorako honako esteka hauek kontsultatu:

Océano-ren laguntza zerbitzua: oceano@deusto.es

Liburutegiko Katalogoak inprimatutako bildumari buruzko informazioa ematen du, hau da, Bilboko eta Donostiako Campuseko Liburutegietan dauden liburu eta aldizkari buruzkoa. Irakasleek beren bibliografietan emandako liburuak eta aldizkariak aurkitzeko tresnarik garrantzitsuena da:

Liburutegia informazio zientifiko eta akademikoko hainbat datu-basetara harpidetuta dago. Datu-baseak aldizkariak eta artikulu elektronikoak bilatzeko eta kontsultatzeko aukera ematen duten plataformak dira, askotan testu osora sarbide dutenak. Jakintza esparru anitzekoak izan daitezke edo arlo zientifiko jakin bati buruzko informazioa eman dezakete.

Liburutegiak harpidetutako datu-base nagusiei buruzko LibGidak prestatu ditu, hemen eskuragarri:

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiak garatutako LibGidak zortzi ataletan banatzen dira. Honako esteka hauetan kontsulta daitezke:

 

Liburutegiak gida tematikoak prestatu ditu DUko fakultate bakoitzerako. Erabiltzailea informazio-baliabide espezifikoen bilaketan gidatzea dute helburu, intereseko jakintza-arloaren arabera.

Honako esteka hauetan kontsulta daitezke: