Aipuak: Aipu motak

Aipu motak

Beste egile batek idatzitakoa hitzez-hitz transkribatzen dugunean, hartutako testu-zatia komatxoen artean jarriko dugu eta, parentesi artean aipatuko dugu egilearen abizena, urtea eta testu hori zein orrialde(e)tan agertzen den.

Zenbait argibide:

  • 40 hitz edo gehiagoko edozein aipamen komatxo artean jarri behar da
  • Aipatzen den testu-zati horretatik hitzak edo esaldiak kentzen baditugu, kendutakoa ordezkatu behar da parentesi artean hiru puntu jarriz (...)
  • Aipatzen den testua argitzeko edo osatzeko hitzak gehituz gero, hitz berri horiek kortxeteen artean jarri behar dira [ ]
  • Irakurlea nahas dezaketen ortografia-, puntuazio- edota gramatika-erroreak ikusten badira, sic hitza gehituko da letra etzanean eta kortxete artean, errorearen alboan [sic]
  • Aipatutako testu-zatia laburra bada (3 edo 4 lerrokoa), gure testuari jarraipena emanaz transkribatuko da 

  • Aipua luzea bada (4 lerrotik gorakoa), gure testutik bereiziko dugu, orriaren bi aldeetan koska bat utziz

Ejemplos:

Beste lan batean jasotako beste egile baten ideiak geure hitzekin parafraseatzen edo azaltzen ditugunean, testuan adierazi behar dugu, parentesi artean egilearen abizena eta argitalpen-urtea txertatuz, koma batez bereizita. Adibidez: (Agirre, 2007).

Hitzez-hitzezkoak diren aipuekin egiten den moduan, hitzez-hitzezkoak ez diren aipuetan ere egilea, aipuaren edukia edo argitalpen-urtea nabarmendu daitezke.

Hittzez-hitzezkoak ez diren bi aipu mota nabarmenduko ditugu: espezifikoa eta orokorra:

1. Hitzez-hitzezkoa ez den aipu espezifikoa: lan baten zati bati egiten dio erreferentzia, eta testua zein orrialdetatik edo orrialdeetatik hartu den zehazten da.

 

2. Hitzez-hitzezkoa ez den aipu orokorra: idazki baten eduki osoa laburbiltzen da eta ez da orrialde-kopurua zehazten. Adibidez:

Agirrek (2007) azaldu du… // Agirrek eta Manterolak (2008) adierazten dute…

Lan edo egile baten aipua egiten dugunean, eta lan edo egile hori era berean beste lan batean aipatua izan bada, egilea eta jatorrizko lana zein diren eta zein lanetan aipatu den zehaztu behar da. Horretarako, "...n aipatua" terminoa erabiliko da, lehenengoaren eta bigarrenaren izenaren artean jarriz, argitalpen bakoitzaren urtea adierazita. Arau hau zuzeneko zein zeharkako aipuei aplikatzen zaie.

Aipu mota desberdinen adibide gehiago