Aipuak: Aipuak egiteko metodoak

Aipuak egiteko metodoak

Kontsultatu diren baliabideak testuaren barruan aipatzen dira, erreferentziatutako egilearen edo kontzeptuaren ondoren zenbaki bat jarriz. Zenbakiak parentesi, kortxete edota goi-indize bidez txertatzen dira testuan.

1. Zenbakitze bakarra

  • Dokumentu bat behin baino gehiagotan aipatzen denean, aipu guztiek lehenengoaren zenbaki berdina hartzen dute
  • Dokumentu amaierako bibliografian agertzen dira erreferentziak, alfabetikoki ordenatuta

​2. Zenbakitze jarraia

  • Zenbakitze bakarrean ez bezala, dokumentu bat behin baino gehiagotan aipatzen denean, aipu bakoitzat zenbaki desberdin bat hartzen du
  • Dokumentu amaierako bibliografian agertzen dira erreferentziak testuan jaso duten zenbakiaren hurrenkeran ordenatuta (aipuak dokumentu berdinarenak diren ala ez kontuan hartu gabe)

Testuaren barruan aipuak ohar bidez egin ohi dira. Ohar horiek zenbakitu egiten dira testuan agertzen diren ordenaren hurrenkeran, eta oin-oharretan, kapitualuaren amaieran edo lanaren amaieran jartzen dira.

Ohar horiek erreferentzia bibliografikoak izan ditzakete, edota aipu laburtuak, eta lanaren amaierako bibliografiara eramaten gaituzte.

Aipu edo aipu-multzo bakoitzaren oharrari zenbaki bat dagokio, eta ohar bakoitzak dokumentu bat baino gehiagoren aipamena egin dezake.

Harvard estiloak aipuari dagokion erreferentzia bibliografikoaren forma laburtua txertatzen du testuaren barruan, aipatutako materialaren ondoren, parentesi artean; egilea(k) eta dokumentuaren argitalpen-urtea zehazten dira, eta nahi izanez gero, dagozkion orrialdeak.

  • Egilea testuan aipatzen ez bada, egilearen abizena eta argitalpen-urtea zehazten dira parentesi artean
  • Egilea testuan aipatzen bada, argitalpen-urtea zehazten da parentesi artean
  • Beharrezkoa bada, orrialde-kopurua ere zehaz daiteke, urtearen ondoren eta parentesiaren barruan
  • Aipu laburtuei dagozkien erreferentzia osatuak dokumentuaren amaieran txertatzen dira, egileak alfabetikoki ordenatuz. Egile batek aipu bat baino gehiago baditu, erreferentziak kronologikoki ordenatuta jarriko dira