Nola egin aipuak eta osatu bibliografiak: Aipuak

Zer da aipu bat egitea?

Zer da aipu bat egitea?
Aipu bat egitea beste pertsona baten ideiak eta hitzak berrerabiltzea edo aipatzea da.

Zer da aipatu behar dena?

  • Oro har ezagutzen diren datuak, zifrak, estatistikak edota ahozko iturriak
  • Hitzez hitz kopiatutako esaldiak
  • Beste egile batzuen teoriak edo ideiak
  • Ezagutza orokorrekoa ez den edozein informazio zehatz

Zer da aipatu behar ez dena?

  • Guztiok ezagutzen ditugun gertaerak edota datuak
  • Geure ideiak, ekarpenak, oharrak edo ondorioak, gure azterlan eta hausnarketen emaitza direnak

Nola egiten dira aipuak?
Aipuak egiteko modua erabiltzen dugun estilo bibliografikoaren araberakoa izango da:

Aipuak egiteko metodoak

Estilo bibliografiko guztiek bi zati dituzte:

  • Testu barruko aipua
  • Dokumentu amaierako bibliografia

Testu barruko aipuak dagozkien erreferentzia bibliografikoekin erlazionatzen edo lotzen dituzen hiru metodo hauek nabarmentzen ditugu:

  1. Zenbaki bidezko metodoa
  2. Ohar bidezko metodoa
  3. Egile eta urte bidezko metodoa edo Harvard metodoa​

Aipu motak

Aipuak egiteko hainbat modu daude. Adibidez:

  • Beste egile batek idatzitakoa hitzez hitz transkribatzea, testua komatxo artean idatziz
  • Beste lan batean beste egile batek jasotako ideiak gure hitzekin azaltzea edo parafraseatzea