RefWorks (Euskaraz): Erreferentziak gehitzea

Laguntza behar duzu RefWorks-ekin?

RefWorks-i buruzko galderarik baduzu edo laguntza teknikoren bat behar baduzu:

Jar zaitez harremanetan Liburutegiarekin:

Jar zaitez harremanetan RefWorks-en ekipo teknikoarekin:

Eman izena Liburutegiko prestakuntza-saioetan:

Nola gehitu erreferentziak RefWorks-en

Nola txertatu erreferentzia bibliografikoak Océano Discovery Library-tik eta Katalogotik?

Océano Discovery Library-n aurkitutako erreferentzia guztiak, Liburutegiaren Katalogokoak barne, gure RefWorks-eko datu-basean zuzenean sar daitezke.

Garrantzitsua!: katalogoko erreferentziak zuzenean RefWorks-era gehitzeko modu bakarra Océano Discovery Library-ren bidez da.

Nola gehitu erreferentziak Liburutegiak harpidetutako datu-baseetatik?

Liburutegiak dituen baliabide elektroniko gehienek aukera ematen dute erreferentzia bibliografikoak RefWorksera zuzenean inportatzeko.

Liburutegiak harpidetutako plataforma nagusienetatik erreferentziak gehitzeko, jarraibide hauek bete ditzakezu:

Nola gehitu erreferentziak Google Académico-tik?

Google Académico-tik erreferentzia bibliografikoak inportatzeko, bete jarraibide hauek:

Erreferentziak inportatzeko metodorik errazena Save to RefWorks plugin-a da. Osagarri hori web-nabigatzailean instalatzen da, eta ehunka datu-basetatik erreferentziak sartzeko aukera ematen du, hala nola prentsa digitaletik, blog profesionaletatik eta abarretik, baita eduki interesgarriak gordetzeko aukera ere.

Save to RefWorks instalatzeko, Herramientas atalera sartu behar da (goian,eskuinaldeandagoen gure izenean klik eginda), eta Save to RefWorks instalatu:

Jarraian, Save to RefWorks botoia gure nabigatzailearen gogokoenen barrara eraman behar da:

Behin tresna hori sartuta, inportazio-prozesua oso erraza da. Nahikoa da datu-base batean bilaketa bat egitea eta, behin emaitzak lortuta, nabigatzailearen tresna-barran dagoen Save to RefWorks botoian klik egitea:

RefWorks-ek aukera ematen du aurretik erabili dugun edozein bibliografia-kudeatzailetik erreferentziak inportatzeko, ezarritako karpeta-sistema errespetatuz. Horretarako, + ikonora jo behar da, eta Importar referencias klikatu:

Ondoren, erreferentziak zein kudeatzaile bibliografikotara inportatu nahi diren aukeratu behar da, edo etiketatutako fitxategi bat gehitu:

Erreferentziak inportatzeko aukeraz gain, RefWorks-ek erreferentzia bat sortzeko aukera ere ematen du, datu guztiak eskuz sartuz. Horretarako, + ikonora jo behar da, eta Crear nueva referencia aukeratu.

Prozedura horren bidez, erabiltzaileak datu-baseetan ez dauden erreferentziak sar ditzake, baina, kasu honetan, erreferentzia bibliografikoa zuzen osatzeko behar diren datu guztiak sartzeko ardura du.