RefWorks-en erreferentziak karpeten bidez antolatzen dira. Karpeta bat sortzeko metodoa honako hau da:

Lehendik dagoen karpeta bati erreferentzia bat gehitzeko, aurreko atalean azaldutako urratsak jarrai daitezke, baina, karpeta sortu ordez, lehendik daudenetatik bat aukeratu edo erreferentzia hautatu eta saguarekin arrastatu nahi den karpetara:

Karpeta bat ezabatzeko, aukeratu karpeta eta klikatu eskuinaldeko hiru puntuetan. Menu bat irekiko da, eta hor aukera dago azpikarpeta bat gehitzeko, karpeta baten barruan erreferentzi bikoiztuak bilatzeko edo karpetak berrizendatzeko, mugitzeko, kopiatzeko, partekatzeko edota ezabatzeko.


Garrantzitsua! Karpetak ezabatzeak ez die eragiten gure kontuan gordetako erreferentziei. Karpeta bat ezabatzen badugu, barruan zeuden erreferentziak beste inori esleitu gabe geratzen dira "Todas las referencias" karpetan.
Erreferentziak datu-baseek biltegiratzen dituzten moduan inportatzen dira. Bibliografia bat egin aurretik, egiaztatu egin behar da, egon daitezkeen akatsak zuzentzeko (adibidez, izenburuak letra larrian egotea, hizkuntzari buruzko oharrak, etab.).
RefWorks-en erreferentziak banaka editatzeko, honako urrats hauek egin behar dira:

Jarraian, RefWorks-ek erreferentziako eremu guztiak erakutsiko ditu, aldatu ahal izateko. Egin beharreko aldaketak egin ondoren, "Guardar" sakatu behar da:

RefWorks-en erreferentziak modu globalean editatzeko, honako hauek egin behar dira:


RefWorks-ek erreferentzia bakoitzari fitxategi bat baino gehiago eransteko aukera ematen du.
Horretarako, erreferentzia editatu eta "Añadir archivo(s)" botoian klik egin behar da. Aukera horri esker, erabiltzaileak bere ordenagailuan bila ditzake fitxategiak. Behin fitxategiak aukeratuta eta gehituta, edizioaren aldaketak gordetzeko, "Guardar" sakatu behar da.

Erreferentzia batek fitxategi erantsiak baditu, izenburuaren azpian dokumentu baten ikonoa agertuko da eta, eskuinean, karrusel bat, artxiboen aurrebistarekin. RefWorks-ek dokumentuak formatu hauetan bistaratzeko aukera ematen du: Word, Excel, Power Point, Pdf eta Open office.

Erreferentzia edo karpeta bat ezabatzeko, aukeratu erreferentzia/karpeta hori eta paperontziaren ikonoan klik egin:


Karpetak ezabatzeak ez die eragiten gure kontuan gordetako erreferentziei. Karpeta bat ezabatzen badugu, barruan zeuden erreferentziak solte geratzen dira eta Todos los documentos karpetan gordetzen dira.
Banakako erreferentziak ezabatuz gero, ezabatutako erreferentziak Papelera karpetan gordetzen dira.
Papelera karpetan, dokumentu guztiak ekintza bakarrean ezaba daitezke (Borrar todo) edo banan-banan (Eliminar selección). Ekintza hau atzeraezina da.

Dokumentu horietakoren bat berreskuratu nahi bada, hautatu eta ezkerreko menuko karpetetako batera arrastatu behar dugu, edo dagokion ikonoa erabili:

Gure datu-basean erreferentziak bilatzeko, luparen ikonoan klik egin behar da, erreferentzien zerrendan:

Bilaketak ezaugarri hauek ditu:
Bilaketa aurreratuak aukera ematen du:

RefWorks-ek aukera ematen du bikoiztutako erreferentziak bilatu eta datu-basea garbitzeko. Horretarako, honako urrats hauek jarraitu behar dira:
RefWorks-ek bikoiztutako erreferentziak aurkitzen baditu, zerrendatu egingo ditu, erabiltzaileak errazago antzemateko.

Posible da erreferentzia jakin bati edo erreferentzia multzo bati etiketak esleitzea. Horretarako, etiketatu nahi diren erreferentziak aukeratu eta etiketaren ikonoan klik egin behar da:

Zerrenda osoa ezkerreko menutik zabalduko da, "Etiquetas" gainean klik eginda. Deskribatzaileen zerrendaren gainean bilaketa-eremu bat dago, atal honetan bilaketa azkar bat egiteko aukera ematen duena:

Osagarri honen bidez, gure RefWorks kontua Dropbox-en kontu batekin lotu daiteke. Horri esker, RefWorks-en sartu diren dokumentu guztiak modu sinkronizatuan gorde ahal izango dira Dropbox-eko kontuan, eta Internetera konektatuta egon beharrik gabe eskuratu ahal izango dira.
Bi kontuak konektatzeko, honako urrats hauek egin behar dira:

RefWorks-ek erreferentziak bistaratzeko formatuak aldatzeko aukera ematen du.

Edozein erreferentzia-zerrendaren goiko eskuinaldean, erreferentziak ikusteko 4 moduren artean aukera daitezke:
Vista normal
Lehenetsita ateratzen den bistaratze-mota da

Vista de tabla
Lerroetan eta zutabeetan bistaratzea

Vista completa
Erregistroaren bista osoa

Visualización de citas
Erregistroak aukeratutako bibliografia-estiloaren arabera bistaratzea

Hainbat ikerketa-proiektutan lan egin dezaketen erabiltzaile aurreratuek, proiektu bakoitzerako erreferentziak bereizita mantendu nahi badituzte, hainbat proiektu sor ditzakete RefWorks-en:

