Open Access (Euskaraz): OAn argitaratzea

OAn argitaratzeko bideak

Bi bide edo euskarri motak dira Budapesteko Adierazpenak ezartzen dituenak sarbide irekian argitaratzeko: urrezkoa eta berdea.

1. Urrezko ibilbidea: argitaletxeak lanak zuzenean sarbide irekian  argitaratzean datza, egileak copyright-ari eusten dion lizentzia baten pean. Copyright-a mantentzea abantaila bat da, lana eskuragarri egin baita, baina bide honen desabantailarik handiena argitalpen kostuak dira, hauek handiak izaten ohi direla eta.

OA motako aldizkari garbienetan, egileak copyright-a atxikitzen du bere lanen gainean, eta, aldi berean, bere argitalpenaren eskubide ez-esklusiboak lagatzen ditu: ez da argitaratzeagatik ordaintzen, eta erakunde akademikoekin edo sozietate profesionalekin lotuta egoten dira.

Zenbait kasutan egileak edo erakundeak ordaintzen du argitaratzeagatik.

Hirugarren eredu ertain edo hibrido bat ere badago, open choice izenekoa, non argitaratzeagatik ordaintzeko aukera eskaintzen den, lanak open access izaten jarraitzearen truke, open access ez diren beste batzuekin batera (Elsevier, Springer eta beste argitaletxe handien joera).

Azkenik, gerta daiteke egileak bere lana aldizkari batean argitaratu ondoren denbora bat itxaron behar izatea gordailuetan sartzeko (enbargo-aldiak).

2. Bide berdea: argitaratutako lanak sarbide irekiko biltegi batean gordetzean datza, bai instituzional, tematiko edo orotarikoa. Bide honen abantailen artean, gordailu gehienak doakoak direnez, lanak argitaratzeagatik ordaintzea ez dela beharrezkoa aurkitu dezakegu. Aitzitik, desabantaila da argitaletxeek lanen copyright-a aldi batez lagatzeko eskatzea (enbargoa). Horrek ezinezkoa egiten du testua argitaratzea epea amaitu arte.

  • Gaikako biltegien kasuan, gehienetan egileak egiten du auto-artxiboa.
  • Gordailu eskuordetua ohikoagoa da gordailu instituzionalen kasuan, egileak lotuta dauden erakundeen bidez, edo erakundeen liburutegien bidez.
  • Ez dute binakako berrikuspenik egiten, baina edukiak beste instantzia batzuetan berrikusten dira.

 

Beranduago, beste hiru bide garatu izan dira:

3. Bide hibridoa: bide mota horren bidez, ikerketaren egileek edo erakunde finantzatzaileek ordaindu egiten dute ordainketa-aldizkarietan OAn argitaratzeagatik.

4. Brontze bidea: editoreen orrialdeetan irakurketa libreko artikuluak dira, baina ez dauzkate banatzeko eta berrerabiltzeko baimenak zehazten dituzten lizentzia ireki espliziturik.

5. Diamante edo platino bidea: OAn argitaratzen dituzten aldizkariak dira, eta ez diete egileei kobratzen argitaratzeagatik, ezta pertsonei irakurtzeagatik ere.

• OA motako aldizkari libreak: sarbide irekiko aldizkariak dira, eta doakoak egileentzat. OA motako aldizkari puruak edo erabat libreak diren aldizkariak ere esaten zaie.

•OA motako ordaindu beharreko aldizkariak: sarbide irekiko aldizkariak dira, baldin eta aldez aurretik artikulu bakoitzeko kuota bat ordaintzen bada. Egileak, atxikita dauden erakundeak edo kostu horiek finantzatzen dituen erakundeak bere gain hartzen ditu kostu horiek.

• Aldizkari hibridoak: harpidetza behar duten aldizkari tradizionalak dira, baina sarbide irekiko artikulu batzuk dituzte, eta egileek (atxikita dauden erakundeek edo horiek finantzatzen dituen erakundeak) argitalpenengatik kuota bat ordaindu behar dute. Horrela, sarrera irekiko artikuluak nahiz harpidetza bidezko sarbidekoak daude.

• GOLD aldizkariak: aldizkari horietan artikuluak eta horiekin lotutako edukiak doan daude eskuragarri, hasiera-hasieratik sartzeko mugarik gabe. Artikuluek CC lizentziak dituzte. Normalean, egileek artikuluen prozesamenduen kostuak finantzatu behar izaten dituzte.

Harpidetza aldizkariek bezala, OA aldizkari askok kalitate estandar altua dute. Horien guztien inpaktu-indizeak bitarteko egokietan kontsultatu ahal izango dira, hala nola JCR, CiteScore edo SJR:

Informazio gehiagorako kontsultatu honako LibGidak:

Erreminta interesgarriak

  • Txuria= Ez da autoartxiboa baimentzen
  • Horia= Artikuluaren pre-print bertsioaren autoartxiboa baimentzen da
  • Urdina= Post-print bertsioaren (egilearena edo argitaletxearena) baimentzen da
  • Berdea= Bi bertsioen (pre eta post-print) autoartxiboa baimentzen da