Open Access (Euskaraz): Egile-eskubideak

Zer dira egile-eskubideak?

Egileak legez automatikoki aitortuta dituen eskubideen multzoa da. Bi motatakoak dira:

  • Eskubide moralak, besterenezinak direnak

  • Ondare edo ustiapen-eskubideak: erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa

Ondare-eskubideak hirugarren batzuei transferi dakizkieke (adibidez, argitaletxeei), baina inoiz ez dira eragozpen izango irekian argitaratzeko, argitaletxeari bakarrik lagatzen ez bazaizkio behintzat.

Derechos de autor

Eskubideak

Copyright-ak jatorrizko obra baten ustiapen-eskubideak aipatzen ditu, obra banatzeko, erreproduzitzeko eta erabiltzeko eskubideak barne, hau da, ondare-eskubideak. Argitaletxeekin lanak argitaratzeko akordioa sinatzean, gomendagarria da copyright-a esklusiboki ez lagatzea. Izan ere, hala eginez gero, autoreak lanaren ustiapenaren eta erabileraren gaineko kontrola galduko luke, eta horrek bete-betean eragingo lioke gordailu instituzional nahiz gaikako biltegietako artxiboari, baita bere webgunean bertan argitaratzeari ere. 

OA argitalpena eta argitalpen editoriala aldi berean egiteko moduak: 

  1. Argitaletxearekin egindako kontratuan eranskin bat sartzea, egileak bere artikulua erakundeen gordailuetan edo web orri pertsonaletan artxibatzeko erabil dezakeela zehaztuz, argitaratu den iturriari erreferentzia eginez eta eskerrak emanez.

  2. Egileak, aldez aurretik, egoki iritzitako berrerabilpen-lizentziak eman ahal izatea obrari: aitorpena, erabilera ez-komertziala eta abar. Ezagunenen artean, Creative Commons lizentziak nabarmentzen dira.

Derechos de autor_ conserva frente a editoriales_REBIUN

Creative Commons irabazi-asmorik gabeko korporazio bat da, eta ideia honetan oinarritzen da: erabateko kopia-eskubideak ez du laguntzen obraren nahi den banaketa lortzen, hau da, egile askok ez dituzte erabili nahi legeak esleitzen dizkien jabetza intelektualeko eskubide guztiak.

Creative Commons lizentziak ezartzen dituen erabilera-baldintzen konbinazioak honako lizentzia hauek sortzen ditu:

Licencias Creative Commons _ tipos de licencias