Jabetza Intelektuala: Sarrera

 

Propiedad intelectual

Aurkezpena

LibGida honen helburua da unibertsitate-komunitatea Jabetza Intelektualari buruzko oinarrizko gaietara hurbiltzea eta egile-eskubideen kudeketari buruzko informazio erabilgarria ematea.

​Nolanahi ere, LibGida honek ezin izango du inoiz aholkularitza juridiko profesionala ordezkatu.

Zer da Jabetza Intelektuala?

Jabetza Intelektuala giza adimenaren sorkuntza intelektualekin loturiko eskubide multzoa da, sortze hutsagatik dagozkionak.

Funtsean, egileei eta bestelako titularrei eurek sortu dituzten lan edota zerbitzuengatik dagozkien eskubideak biltzen ditu, hala nola:

  • Egile-eskubideak, edozein euskarritan dagoen lan literario, zientifiko edota artistiko sortzeagatik egileak dituen eskubideak
  • Jabetza industriala, asmakuntzak, markak, patenteak, industria-ereduak, etab. barne hartzen dituena

LibGida honetan Egile-eskubideekin lotuta dauden gaiak jorratuko ditugu, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen arabera.

Jabetza Intelektualaren justifikazioa

  • Egindako lanagatik autore eta sortzaileei nahitaezko babesa eta egile-aitortza ematen die
  • Egileari lan hori(ek) egiteagatik dagokion ordainsari ekonomikoa ematen die
  • Gizarte osoak onura aterako dion sorkuntzaren pizgarria eta obretan eta prestazioetan inbertsioaren pizgarria da 

Gai honekin lotura duten LibGidak

Liburutegiak sortutako LibGida hauetan, Jabetza Intelektualari buruzko informazio interesgarria dago kontsultagarri: